EUSKAL PILOTA

Abian da 4 1/2ko Eskuz banakako Emakume Master CUP txapelketa

2020/10/22

Lau t’erdiko Emakume Master Cup txapelketa igandean hasi zen, Larrabetzun

 

Arazoak-arazo, Emakume Master Cupen kaiolarik jendetsuena izango da aurtengoa, guztira 92 pilotarik hartuko dutelarik parte, 60 pilota goxoarekin eta 32 mistoarekin. Nabarmentzekoa da ere, kaiolan arituko diren emakumeetatik 13 lehen aldiz arituko direla lehiaketa honetan.

Bizkaiko 25 pilotarik, Gipuzkoako 28k, Nafarroako hamaseik, Arabako bik, Ipar Euskal Herriko bik, Errioxako bik, Zaragozako hamarrek eta Bartzelonako seik izena eman dute.

Azken urteetan bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko dute. Pilota goxoko finalak abenduaren 13an jokatuko dira Balmasedan eta, pilota mistoko finalak, ostera, astebete beranduago Arrigorriagan (hauek ETB-1ek zuzenean eskainiko ditu).

Esan bezala, igande honetan, urriak 18, eman zitzaion hasiera txapelketari, Larrabetzun, Santurtzin eta Zaragozan jokatutako aurrekanporaketekin. Aste honetako partida guztiak pilota goxoarekin jokatu dira, lehiaketa hau urriaren 18an hasi eta finala abenduaren 20an jokatuko delarik Arrigorriagan.

Partiduei dagokionez, etxean aritzea ez da beti erraza izaten baina Txokoan taldeko sortzaileetako bat den Paula Iturbidek maila bikaina erakutsi zuen Larrabetzun izandako topaketan eta bere lau norgehiagokak irabazi zituen, sekulako jokoa erakutsi zuelarik pilotari beteranoak.

Emaitzak honakoak:

Irantzu Rubio 4 VS Letxun Pardo18

Letxun Pardo17 VS Paula Iturbide18

Irantzu Rubio 15 VS Paula Iturbide 18

Jone Aguayo 7 VS Uxue Hernandez18

Uxue Hernández 18 VS Ainara Berasaluze 8

Jone Aguayo 11 VS Ainara Berasaluze 18

Paula Iturbide 18vs Ainara Berasaluze 5

Letxun Pardo 18 VS Uxue Hernández 15

Paula Iturbide 18 VS Letxun Pardo 7

Lehiaketak abiadura hartu du eta hurrengo geldialdiak Larrabetzun bertan eta Gordexolan izango dira hurrengo asteburuan.

Iaz, Miriam Arrillaga izan zen Lau eta Erdiko txapela jantzi zuena pilota mistoarekin –jokatzen zen lehen aldian finalean Miren Larrarteri irabazita– eta Leire Etxaniz izan zen garailea pilota goxoarekin –finalean Patri Espinar menderatu zuen–.

Hasia da Erremonteko Master Torneoa

Hasia da Erremonteko Master Torneoa

Txapelketako lehenengo partidan Ansa II.ak 30-24 irabazi zion Azpirozi. Bigarrena, larunbatean, Goikoetxea V.a eta Endikaren artekoa