SASKIBALOIA
Lointek Gernikak 75-58 galdu du Roche Vendee taldearen aurka
Pasa den asteazkenean jokatu zuen Lointek Gernika Bizkaiak La Roche Vendeeren aurka Eurokopako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida.
La Roche Vendee aurkari gogorra izango zela gauza jakina zen, H multzoko liderra baita (joaneko partidan talde frantsesak 78-90 irabazi zuen Malosten), orain arte jokatu dituen lau partidak irabazita, eta berriro ere kantxa gainean bere maila erakutsi zuen, gernikarrei 75-58 gailenduta.
Aukera gutxi eman zizkion La Roche Vendeek Lointek Gernika Bizkaiari, norgehiagoka hasi eta berehala markagailuan aurretik jarri zelarik (8-0). Hala ere, gernikarrek abantaila murriztea lortu zuten (12-9) baina azkenean etxekoek bost puntuko abantailarekin amaitu zituzten lehen hamar minutuak (19-14).
Bigarren laurdenari indartsu ekin zioten bizkaitarrek, partida berdindu (19-19) eta markagailuan aurrea hartu zutelarik (19-21). Baina orduan suspertu zen La Roche Vendee taldea eta zuloa ireki zuen markagailuan (28-21), 37-23ko emaitzarekin iritsi zirelarik atsedenaldira.
Handik aurrera, La Roche Vendeek lehen bi laurdenetan lorturiko abantaila handitu zuen hirugarren laurdenean (58-35) eta abantaila hori ederki kudeatuta modu erosoan eskuratu zuten garaipena, 75-58ko emaitzarekin.
Porrot honen ostean, Lointek Gernikari zaildu egin zaio Eurokopako hurrengo faserako sailkapena. Bizkaitarrek bi garaipen dituzte azkeneko partidaren zain, zeina Flammes taldearen aurka jokatuko duten Malosten eta partida irabazteaz gain, aurkariek izaten dituzten emaitzen arabera zehaztuko da azken sailkapena.
Fitxa teknikoa:
75 – La Roche Vendee (19+18+21+17): Ana Suarez (4), Bankole (15), Kaleena Lewis (11), Kone (10) eta Clarke (20) -hasierako taldea-; Franchelin (3), Pedroso, Preneau (4) Monpierre (2) eta Mbu (6).
58 – Lointek Gernika Bizkaia (14+9+12+23): Roselis Silva, Bjorklund (2), Arrojo (16), Brcaninovic (13) eta Tinara Moore (10) -hasierako taldea-; Ariztimuño (5), Buch eta Ginzo (12).
Epaileak: Jean-Philippe Herbert (Kanada), Franko Gracin (Kroazia) eta Polat Parlak (Bulgaria). Kanporaturik gabe
Jai Alai Winter Series zesta-punta lehiaketa aurkeztu dute
Miamin apurtutako ametsa, Euskal Herian berreskuratzeko saiakera abian jarri du EITB komunikazio taldeak
Lointek Gernikak agur esan dio Europari
Kanporaketako bueltako partidan CBK Mersinen aurka 69-40 galdu ostean
Ipar Euskal Herriko saskibaloi jokalari onenak, Euskal Star Game ekimenean
Nesken sailean kostaldekoek irabazi dute txapelketa eta mutilenean barnekaldeko taldeak