XAKEA
Euskal Herria – Frantzia xake txapelketa
Gaur arratsaldean Euskal Herria eta Frantziako xake jokalariak lehiatuko dira 4N Xake Txapelketa irabazteko asmoarekin. Euskal xake jokalariek aukera polita izango dute beraien selekzioarekin lehiatu ahal izateko.
Euskal Herriko taldean lurralde ezberdinetako goi mailako xake jokalariak arituko dira. Hauek dira taldea osatuko duten xake jokalariak: Felix Izeta (Zestoa), Unai Garbisu (Iruña), Alejandro Franco (Azpeitia), Mikel Huerga (Iruña), Santi Gonzalez (Bilbo) eta Patrice Etxegarai (Baiona).
Frantziar taldea, Sebastian Mazé, Fabien Libiszewski, Eric Prie, Axel Delorme, Chistofhe Phipippe eta Jean Baptiste Mullonek osatuko dute.
Hau guztia jakinik, badugu nahikoa arrazoi gaur hilak 27, Groseko Xake Taldean (Anoeta Pasealekua, 20, 3g) 16:30etan jokatuko den Xake Txapelketa hau ikustera gerturatzeko.