HERRI KIROLAK/SOKATIRA
640 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia jokatu da Hernanin
Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 640 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean Hernanin, honako taldeak aritu zirelarik nor baino nor gehiago: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C eta Getxo.
Guztira hiru jardunalditan erabakiko da 640 kiloetako txapelak nor janzten duen: lehenengoa aurreko larunbatekoa, maiatzak 22, Mutrikun, bigarrena larunbat honetakoa, maiatzaren 29an Hernanin eta hirugarrena eta azkena, ekainaren 5ean Laukizen.
Gaztedi Ak irabazi zuen lehen jardunaldia, orotara 7 puntu bilduta, atzetik bigarren Goiherri izan zelarik 6 punturekin eta hirugarren Mutriku 4 punturekin. Lagaurren postuan Akelarre geratu zen 4 punturekin, bosgarren Gaztedi B izan zen (4 puntu), seigarren Getxo bi punturekin eta zazpigarren Gaztedi C puntu bakarra lortuta.
Hernanin jokatutako bigarren jardunaldi honetan ere Gaztedi A taldeak eskuratu zuen garaipena, 6,5 puntu pilatuta. Goiherrik ere 6,5 puntu erdietsi zituen eta hirugarren Gaztedi B taldea izan zen 5 punturekin. Atzetik, laugarren postuan Mutriku sailkatu zen (4 puntu), bosgarren Akelarre izan zen (3 puntu), seigarren Getxo (2 puntu) eta zazpigarren Gaztedi C (1 puntu).
Bi jardunaldi jokatu ostean honela dago bada sailkapen orokorra:
1- Gaztedi A 13,5 puntu
2- Goiherri 12,5 puntu
3- Gaztedi B 9 puntu
4- Mutriku 8 puntu
5- Akelarre 7 puntu
6- Getxo 4 puntu
7- Gaztedi C 2 puntu
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
680 kiloko kategoriko lehiaketa amaitu ondoren, non Gaztedi A taldeak txapela jantzi zuen, orain maiatzaren 22tik aurrera, 640 kiloko taldeek izango dituzte beste hiru jardunaldi: Mutrikun jokatu den honakoa, Hernanin eta Laukizen. 600 kilokoen hiru tiraldi izango dira jarraian, ekainaren 12tik aurrera, eta 560 kilokoen beste hiru jardunaldi azkenik, uztailaren 3an hasita. 580 kiloko talde mistoen tiraldi bat ere aurreikusi dute, uztailaren 24an.
Txapelketaren egutegia:
680 KILO: Maiatzak 1 (Aulesti), maiatzak 8 (Azkoitia) eta maiatzak 15 (Berriatua).680 kiloko lategorian honako taldeak arituko dira: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
640 KILO: Maiatzak 22 (Mutriku), maiatzak 29 (Hernani) eta ekainak 5 (Laukiz). Talde parte-hartzaileak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
600 KILO: Ekainak 12 (Goiherri-Erandio), ekainak 19 eta ekainak 26 (lekua zehazteke). Lehian arituko dira Mutriku A, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an oraindik zehaztu gabeko plazan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.
Hirugarren mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako finala erabakita geratu da
Jokin Urretabizkaia, Julen Gabirondo, Andoni Iruretagoiena, Xuban Kañamares, Patxi Mindegia eta Suharri Paolla sailkatu dira
Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena, Nafarroako arpana mistoko txapeldunak
Bigarren izan ziren Sela Goñi eta Jesus Goñi eta hirugarren Dani Saldias eta Irune Biurrun
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako bigarren kanporaketa jokatu da
Basozabal eta Ezpeleta sailkatu dira urriaren 17an Lizarran jokatuko den finalera