HERRI KIROLAK/SOKATIRA
640 kiloko kategoriako aurreneko jardunaldia irabazi du Gaztedi Ak
Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 640 kiloko kategoriako aurreneko jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean Mutrikun, honako taldeak aritu zirelarik nor baino nor gehiago: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C eta Getxo.
Guztira hiru jardunalditan erabakiko da 640 kiloetako txapelak nor janzten duen: larunbat honetakoa, maiatzak 22, Mutrikun, bigarrena maiatzaren 29an Hernanin eta hirugarrena eta azkena, Ekainaren 5ean Laukizen.
Gaztedi Ak irabazi zuen lehen jardunaldia, orotara 7 puntu bilduta, atzetik bigarren Goiherri izan zelarik 6 punturekin eta hirugarren Mutriku 4 punturekin. Lagaurren postuan Akelarre geratu zen 4 punturekin, bosgarren Gaztedi B izan zen (4 puntu), seigarren Getxo bi punturekin eta zazpigarren Gaztedi C puntu bakarra lortuta.
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
680 kiloko kategoriko lehiaketa amaitu ondoren, non Gaztedi A taldeak txapela jantzi zuen, orain maiatzaren 22tik aurrera, 640 kiloko taldeek izango dituzte beste hiru jardunaldi: Mutrikun jokatu den honakoa, Hernanin eta Laukizen. 600 kilokoen hiru tiraldi izango dira jarraian, ekainaren 12tik aurrera, eta 560 kilokoen beste hiru jardunaldi azkenik, uztailaren 3an hasita. 580 kiloko talde mistoen tiraldi bat ere aurreikusi dute, uztailaren 24an.
Txapelketaren egutegia:
680 KILO: Maiatzak 1 (Aulesti), maiatzak 8 (Azkoitia) eta maiatzak 15 (Berriatua).680 kiloko lategorian honako taldeak arituko dira: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
640 KILO: Maiatzak 22 (Mutriku), maiatzak 29 (Hernani) eta ekainak 5 (Laukiz). Talde parte-hartzaileak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
600 KILO: Ekainak 12 (Goiherri-Erandio), ekainak 19 eta ekainak 26 (lekua zehazteke). Lehian arituko dira Mutriku A, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an oraindik zehaztu gabeko plazan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.
Herri kirol jaialdia Lekunberrin, datorren igandean
Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketako finala zein jaitsiera kanporaketa eta Nafarroako arpana txapelketa mistoa lehiatuko dira
Udane Ostolazak 85 kiloko harria altxatzea lortu du, marka pertsonal berria ezarriz
75 kiloan zuen orainarte errekorra baina oriotarrak marka berria ezarri zuen, 85 kiloko harria leporatuta
Herri-kirol txapelketak lehiatu dira Ribabellosan
Emakumezkoen zein gizonezkoen harrijasotze eta aizkora txapelketetako jardunaldia jokatu zen pasa den igandean