EUSKAL PILOTA
50. Urteurrena txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Juanenea-Endika bikoteak finalerdietarako txartela lortu du eta gainontzeko bikoteek gogotik egin beharko dute lana txapelketan aurrera egiteko
Galarretako 50. Urteurrena Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen larunbat arratsaldean, non lehenengo partidan Juanenea eta Endikak Ansa II eta Larrañagari 35-30 irabazi zieten. Bigarrengoan aldiz, Urriza-Zubiri bikotea Goikoetxea eta Barrenetxearen aurka 30-29 nagusitu zen.
Lehenengo partidan, bikote gorriaren sendotasuna izan zen azpimarragarriena, Juanenea partidako onena izan zelarik, 15 puntu lortuta eta soilik 3 hutsegiterekin. Endika bikotekidea ere bikain aritu zen, atzean oso seguru eta bikote urdinean ordea, soilik Ansa asmatu zuen partidaren amaieraldean. Partidaren hasieran 14-1eko partziala jaso zuten (22-11) eta 25-14 galtzen zihoazela erreakzio txiki bat izan zuten, markagailuan 26-24 gerturatuz. Hala ere, gorriek azeleragailua zapaldu zuten berriro ere 33-26ra ihes eginda, azkenean 35-50 irabazi zutelarik.
Bigarren partidan, Urriza eta Zubiri 29-35 nagusitu ziren, batez ere Urrizak egindako lanari esker, izan ere, goizuetarrak 12 tanto erdietsi zituen (8 piloteoan eta 5 sakez), hutsegite bakarra eginda. Goikoetxea eta Barrenetxearen artean aldiz, hamar hutsegite egin zituzten eta hor egon zen partidaren gakoa. 21-30 galtzen jarri ziren gorriak eta partidako une horretan txapelketatik at zeuden baina Barrenetxea berpiztu zen eta azkenean 29. tantoraino iritsi ziren, garaipenetik urruti baina txapelketan jarraitzeko nahikoa.
Partida hauen emaitzak kontutan harturik, Juanenea-Endika bikoteak 8 puntu lortu ditu eta lehen postuan kokatu dira, finalerdietarako txartela lortuz. Datorren asteko partidan puntu bakarra lortuz gero, finala jokatuko dute zuzenean. Ansa II.a eta Larrañagak puntu bakarra lortu zuten eta oraindik ez dute finalerdietarako txartela esku artean. Lortu zuten puntu bakar horri esker oraindik itxaropena mantentzen dute, hori gabe orain kanporatuta egongo lirateke eta.
Bestalde, Urriza eta Zubiri puntu bat gehiagorekin finalerdietan egongo lirateke, eta Goikoetxeak eta Barrenetxeak hurrengo partida irabazi beharko dute txapelketan jarraitu ahal izateko.
Sailkapena:
- 1. Juanenea-Endika 8 puntu
- 2. Ansa II-Larrañaga 5 puntu
- 3. Urriza-Zubiri 4 puntu
- 4. Goikoetxea V-Barrenetxea IV puntu 1
Ekainaren 20ko partiden emaitzak:
- Juanenea-Endika 35 Ansa II-Larrañaga 30
- Goikoetxea V-Barrenetxea IV 29Urriza-Zubiri 35
Donostiako Grand Slam txapelketako finalerdiak zehaztu dira
Barandika eta Etcheto Olharan-Del Rioren aurka arituko dira eta Beaskoetxea-Lopez Aritz Erkiaga-Lekerikaren kontra
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa indartsu hasi da pala modalitatean
Guztira, berrogeita hamar bat pilotari lehiatu ziren, 12 eliteetan, 14 22 urtez azpikoen mailan eta 24 kadeteetan
Segurolak eta Azpirozek aurrerapauso handia eman dute Sagardoaren Txapelketan
Petritegiko ordezkariak 30-21 nagusitu ziren Aldabe eta Larrañagaren (Bereziartua) aurka