EUSKAL PILOTA
50. Urteurrena Txapelketako azken jardunaldia jokatu da
Juanenea-Endika finalerako zuzenean sailkatu dira eta Ansa II.a eta Larrañaga, Urriza eta Zubiriren kontra lehiatuko dira finalerako bigarren txartelaren bila
50. urteurreneko txapelketako hirugarren eta azken jardunaldiarekin ligaxkari amaiera eman zitzaion iragan asteburuan Galarretan. Juaneneak eta Endikak finalerako zuzenean sailkatu ziren sailkapeneko lehenengo postua eskuratuta, eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a aldiz, kanporatuak izan ziren, nahiz eta azken jardunaldian euren partidua irabazi.
Ansa II.a eta Larrañaga finalerdietara igaroko dira bigarren postuan, eta hirugarren izan diren Urriza eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra arituko dira uztailaren 11ko finalaurrekoan, finalerako bigarren txartelaren bila.
Larunbateko lehenengo partiduan Ansa eta Larrañagak 32-35 garaitu zituzten Urriza eta Zubiri . Bi bikoteek partiduko helburuak ondo bete zituzten, eta biak finalerdietara igaro ziren. Lau pilotariek partida berdindua, zirraragarria eta maila handikoa jokatu zuten. Bikote urdinak hobeto asmatu zuen partidaren amaieraldean eta nahiz eta 30-25 galtzen egon, azkenean garaipena eskuratu zuen hitu tantoko aldearekin, 32-35.
Goikoetxeak eta Barrenetxeak bigarren partida kanporatuta hasi zuten, lehen partiduko bikoteak finalerdietara igarotzea lortu baitzuten. Hala eta guztiz ere, maila handia erakutsi zuten eta gutxiengoagatik irabazi zuten, 35-34. Juanenea eta Endika saldiastarrek 29 tanto egitea aski zuten finalerako zuzenean sailkatzeko eta hori lortu zuten.
Hortaz, uztailaren 11ko finalaurrekoan, berriz ere Ansa II.a eta Larrañaga, Urriza eta Zubiriren kontra lehiatuko dira, uztailaren 18an jokatuko duten finalerako bigarren txartelaren bila.
Txapelketaren azken fase hau telebistaz jarraitu ahalko da, ETB1ek zuzenean emango baititu finalerdia zein finala.
Sailkapena:
- 1. Juanena-Endika 10 puntu
- 2. Ansa II-Larrañaga 9 puntu
- 3. Urriza-Zubiri 6 puntu
- 4. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 5 puntu
Uztailaren 4ko partiden emaitzak:
- Urriza-Zubiri 32 Ansa II-Larrañaga 35
- Goikoetxea V-Barrenetxea IV 35 Juanenea-Endika 34
Eusko Label binakako txapelketako laugarren jardunaldia jokatu da asteburuan
Ostiraletik igandera bitartean hiru jaialdi izan ziren, Oñatin, Aizarnazabalen eta Antzuolan, hurrenez-hurren
Amaitu da Nafarroako 22. Paxaka txapelketa
Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia dira txapeldun berriak
Sei bikotek jokatuko dute Jai Alai Winter Series txapelketa
Urtarrilaren 29an hasiko da sei bikoteen arteko ligaxkarekin eta finala martxoaren 20an izango da