“Euskal selekzioak merezi du?””
JOKIN IBARRA
Euskal Herriko K-1 Federakuntzaren Presidentea
k1basquecountry.com/
Euskal selekzioak merezi du?
Geurea izan eta horrek herritarren artean sortzen duen ilusioan eta itxaropenean sinesten dugunontzat jakina merezi duela. Baina tamalez, gutxiengo batzuk baino ez gara izango horrela pentsatzen dugunak zeren batzuk, besteak beste ETBk, ilusio eta zaletasun hori gure artean zabaltzeko aukera eskura eta doan izan arren, oraingoan behintzat paso egin duelako. Eta ez da izan ez zekitelako, prentsaurrekoaren jakitun zirelako. Baino dirudienez, soilik, euskal selekzio batzuk merezi dute “gure” telebistaren arreta.
Rigan (Letonia), urriaren 4tik 7ra, Munduko K-1 txapelketa jokatuko da eta bertan 63 herrialde lehiatuko dira, artean, Euskal Herria. Aratz Garmendia bizkaitarra, Alexander Timoth xiberotarra, Lander Ripodas nafarra arituko dira lehian eta Sebastian Lopez lapurtarra entrenatzaile gisa arituko dena izango dira euskal ordezkariak.
Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.
Jokin Ibarra
Euskal Herriko K-1 Presidentea
Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran
SOKATIRA Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...
Real Sociedad 2-Alaves 1: Erreala txapelketako finalari begira
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRES [berria.eus] → berria.eus: Realak 2-1 irabazi dio Alavesi derbian → naiz.eus: Hasierako errenta baliatu du Realak Alavesen aurkako derbia irabazteko (2-1) Real Sociedad: Moya; Odriozola,...
Berdinketa zelaian, berdinketa markagailuan: Athletic 1-Eibar 1
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS [berria.eus] → berria.eus: Gutxirekin, ezin irabazi Athletic: Herrerin, Lekue, Unai Nuñez, Etxeita, Saborit; Mikel Rico (Beñat, 78'), Iturraspe; Williams, Raul Garcia (Sabin Merino, 67'),...