EUSKAL PILOTA
2021eko Jai Alai World Tour zirkuitua aurkeztu dute Bilbon
Jai Alai World Tour zirkuitua aurreko asteburuan hasi zuten Markina-Xemeinen, eta urrian, Gernika-Lumoko Jai Alain jokatuko dute finala. Bakarkako txapelduna, berriz, Berriatuan erabakiko da abenduan.
Gernika-Lumoko eta Hondarribiako Grand Slamak dira aurtengo hitzordu nagusiak, bi txapelketa hauetatik aterako direlarik lau atzelari zein lau aurrelaririk onenak, zeintzuek fase finala jokatuko duten urriaren 23 eta 25ean. Gernika Jai Alai Grand Slama uztailaren 24an eta 31n eta abuztuaren 7an, 14an eta 16an jokatuko dute. Ondoren, irailaren 17tik urriaren 15era lehiatuko da Hondarribiako txapelketa.
Zirkuituaren gainontzeko hitzorduak honakoak dira: hasteko Markinako Masterra (uztailaren 3an, 16an eta 18an), eta jarraian Mutrikuko Masterra uztailaren 22tik 24ra lehiatuko dute, eta Lekeitiokoa, abuztuaren 22an eta 29an eta irailaren 4an. Halaber, iragarri zuten Zumaia, Donostia eta Bartzelonan jokatzeko ere negoziaketetan dabiltzala, eta uztailaren 24an iparraldeko puntisten eta hegoaldekoen arteko desafioa antolatuko dutela Leitzan.
Aipatutako txapelketetan eta torneoetan punta-puntako parte-hartzaileak ariko dira beste urte batez. Aurrelarien artean daude Diego Beaskoetxea eta Xabier Barandika gernikarrak, Alex Hormaetxea bermeotarra, Aritz Erkiaga ispastertarra, Jokin Arbe markina-xemeindarra edota Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra. Atzelarien artean berriz, Unai Lekerika gernikarra, Ibon Aldazabal berriatuarra, Imanol Lopez zumaiarra, Nicolas Etcheto bidartarra, eta Julen del Rio gasteiztarra.
Jai Alai World Tourra 2014. urtean abiatu zen, zesta-punta munduari bultzada emateko asmoz. Orain, sorreratik zortzi denboraldi pasatu ostean, zesta-puntako estamentu guztien -enpresa profesionalak, Euskadiko Federazioa, Munduko Kontseilua, Xistera eta Gernika zein Hondarribiko klubak- uztarketa lortzeko asmoa agertu zuten aurtengo zirkuituaren aurkezpen-ekitaldian. Borondate horren islada aurten ikusiko da, izan ere, Jai Alai World Tourrarekin batera beste txapelketa bat (Inter Jai Torneoa) antolatuko dute pelotari afizionatuekin, zeintzuen artean hobeto aritzen direnek hurrengo denboraldian Jai Alai World Tour zirkuituan lehiatzeko aukera izango duten.
Halaber, Munduko Pilota Batzarrak eta Gernika Jai Alai eta Jai Alive enpresek osatutako (aldi baterako enpresa-elkarteak hiru urterako akordioa lortu dutela iragarri zuten prentsaurrekoan. Iazko hitzarmen berdina izango da baina hiru urtera luzatua, hartara egonkortasuna bermatuko delarik.
Gotzon Embil, Euskadiko Pilota Federakuntzako presidente
Beste hautagaitzarik aurkeztu ez denez, Gotzon Embil zumaiarrak bere bigarren agintaldiari ekin dio
Bereziartua eta Setien garaile Sagardoaren Txapelketako lehen jardunaldian
Emaitzak: Urriza-Zaldua 30 Etxarri-Barrenetxea 29 eta Ansa II-Labaka 30 Juanenea-Zubiri 26
Emakumezkoen pilotako lehen Nafarroako Foru Komunitatea txapelketa aurkeztu dute
Bikoteka jokatuko den txapelketa hau maiatza eta ekaina artean lehiatuko da, eskuz eta gomazko paletan