EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Euskal Selekzioak parte hartuko duen Waterpolo EU Nations txapelketan aldaketak izan dira
Euskal Herriko waterpoloko senior selekzioek EU Nations txapelketan lehiatuko dira hurrengo maiatzean zein ekainean
Euskal Herriko senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek EU Nations txapelketan parte hartuko dute denboraldi honen amaieran, Europako txapelketarik garrantzitsuenetarikoa Championsaren ostean.
Gainera, Euskadiko Igeriketa Federazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babes osoa dauka, hain nabaria den txapelketa batean esku hartzea oso interesgarria dela iritzita. Jokatuko diren partidu guztiak streaming bidez emango dira, beraz jendeak ez du arazorik izango gure selekzioen jarduna jarraitzeko.
Azken orduko aldaketak txapelketan
Waterpoloko EU Nations Cup-aren datak hurbilduz doazen heinean azken orduko aldaketa batzuk eman dira txapelketaren antolakuntzan. Honakoak dira bai emakumezkoen, bai gizonezkoen lehiaketan azaldu diren berriak.
Emakumezkoen txapelketa 2020ko maiatzaren 8tik 10era jokatzekoa zen baina azkenean maiatzaren 15etik 17ra ospatuko da, Brnon, Txekiar Errepublikan. Euskal Selekzioa C taldean sartu da, Ingalaterra eta Serbiarekin batera. Maiatzaren 15ean taldeko bi partidak jokatuko dira, eta asteburuan zehar, finalak. Guztira, 5 partida jokatuko ditu Euskal Selekzioak 3 egunen buruan.
12 selekzio lehiatuko dira, 3 selekzioetako 4 talde osatuz. Parte hartuko duten selekzioak eta osatutako taldeak honakoak dira:
A taldea: Gales, HegoAfrika eta Austria.
B taldea: Alemania, Txekiar Errepublika eta Irlanda.
C taldea: Euskal Selekzioa, Ingalaterra eta Serbia.
D taldea: Finlandia, Belgika eta Suitza.
Talde bakoitzeko lehenengo sailkatuak, 1go eta 4. postuetarako partidak jokatuko dituzte. Bigarren sailkatuak, 5. eta 8. postuetarako partidak. Azkenik, talde bakoitzeko hirugarren sailkatuak, 9. eta 12. postuetarako partidak.
Gizonezkoen txapelketan ere aldaketak eman dira. 12 selekzio izatetik, 16 izatera pasatu dira, eta beraz, lehiaketaren iraupena ere luzatu egin da. Txapelketa 2020ko ekainaren 11tik 14ra ospatuko da, Brnon baita ere, Txekiar Errepublikan. Ekainaren 12an hastekoa zen printzipioz baina lehiakideen kopurua haunditu denez, egun bat lehenago hasiko da beraz. Ezagunak ziren Txekiar Errepublika, Austria, Belgika, Irlanda, Gales, HegoAfrika, Lituania, Singapur, USA (Kalifornia), Suitza, Ingalaterra eta Euskal Selekzioaz gain, orain, Moldavia, Portugal, Filipinas eta Ukrania selekzioak gehitu behar ditugu. Taldeak ez dira zozkatu oraindik.
Euskal Herriko Selekzioa
Txapelketa prestatzeko, senior selekzioek entrenamenduak burutuko dituzte Euskal Herri osoan zehar. Azkenekoa pasa den larunbatean izan zen Iruñean, Amaya Kirol Hiriko igerilekuan hain zuzen ere., non Euskal Herriko nagusi emakumezkoen selekzioko kideak aritu ziren.
Jon Lopez eta Imanol Maiza hautatzaileek egin zuten azken deialdia honako jokalariek osatu zuten:
LEIOA WATERPOLO: Leire Sarasola, Marta Jaime, Uxue Hernández, Ane García, Ane Jaime, Leire Fernández, Ane Arana, Haizea Expósito eta Miren Urizar; WATERPOLO ´98´02: Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Joane Mugika, Ane Cuervo, Marta López, Leyre Cuervo, Cristina Santamaría eta Arianne Prados; MEDITERRANI: Naia Durán; ESCUELA ZARAGOZA: Sara Pérez; CUATRO CAMINOS: Maialen Ona; DOS HERMANAS: Aida Bartolomé; HORTA: Sonia García; CANOE: Ainhoa Moreno; URBAT: Alaitz Ibarrola; BIDASOA: Nerea Mitxelena eta Paula Aragón
Igeriketa
Euskal Selekzioak brontzea lortu du EU NATIONS 2022 txapelketan
Emakumezkoen Euskal Selekzioaren ostean, gizonezkoen taldeak bi aste barru hartuko du parte txapelketa honetan
Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa, urtarrilaren 29an
Lehiaketa honetan, urtero bezala, Euskal Herriko selekzioak parte hartuko du
Xabier Labakak eta Naia Sarasolak irabazi dute VII. Flysch Beltza itsas zeharkaldia
Mutriku eta Deba arteko 3.000 bat metroko itsas zeharkaldi honetan 220 igerilarik parte hartu zuten