EUSKAL PILOTA
2020ko E.H-ko 4 1/2-ko ELITE Txapelketako finalerdiak jokatu dira
Egoera normalean azaroan zehar jokatzen den Eliteko txapelketa hau abenduan jokatzen hasi zen eta arazorik baldin ez badago otsailaren 12an bukatuko da. Bertan 8 pilotarik parte hartuko dute eta kopa sistemako formatuan jokatuko dute, finalaurdenetatik hasita.
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Laudio Udala eta Herriaren pilota Elkartearekin batera antolatzen duen 4 1/2-ko Elite txapelketa zehazki pasa den abenduaren 18an hasi zen Aretan, aurreneko finalaurdena jokatuta, eta urtarrilaren 22an berriz, laugarren eta azken finalaurdenetako norgehiagoka jokatu zen.
Txapelketako finalaurrekoen emaitzak honakoak izan ziren:
Lehengo final-laurdena: 2020/12/18 Aurrekoetxea (Lemoa) 14 Maiz (Behar-Zana) 22
Bigarren final-laurdena: 2021/01/08 Espinal (Uharte) 22 Ibañez (Zaramaga) 2
Hirugarren final-laurdena: 2021/01/15 Karregal (Adiskide) 22 vs Ongay (Irurtzun) 19
Laugarren final-laurdena: 2021/01/22 J. Alberdi (Tolosa) 18 A. Etxebarria (Lemoa) 22
Emaitza hauen ondorioz, finalerdietako norgehiagokak zehaztuta geratu ziren: aurreneko finalaurrekoan, Maiz (Behar Zana) eta Espinal (Uharte) arituko ziren elkarren aurka eta bigarren finalerdian Karregal (Adiskide) eta Etxebarria (Lemoa) neurtuko zituzten indarrak.
Lehenengo finalerdia beraz, urtarrilaren 29an, Aretan (Laudio) jokatu zen arratsaldeko 19:30tan, emaitza honakoa izan zelarik:
MAIZ (BEHAR-ZANA) 06 ESPINAL (UHARTE) 22
Bigarren finalerdia aldiz, otsailaren 5ean jokatu zen Aretan, arratsaldeko 19:30tan:
KARREGAL (ADISKIDE) 22 A.ETXEBARRIA (LEMOA) 09
Gauzak horrela, final haundia eta 3. zein 4. postuak erabakitzeko lehia, datorren ostiralean jokatuko dira Aretan, arratsaldeko 19:00tan hasita:
3. eta 4. postuak zehazteko partidua
Maiz (Behar-Zana) vs. A.Etxebarria (Lemoa)
Finala
Espinal (Uharte) vs. Karregal (Adiskide)
E.H-ko 4 1/2-ko ELITE Txapelketa
Txapelketa honetan parte hartzeko irizpideak 2019ko azaroaren 30an ospatutako Batzar Orokorrean onartu ziren:
4 pilotari: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioek antolatzen dituzten aurreko denboraldiko 4 ½ txapelketetako txapeldunak. Federazioren batek txapelketa antolatzen ez badu bere lurraldeko pilotari bat hautatu beharko du lurraldeko ordezkari gisa.
2 pilotari: aurreko denboraldiko ezker paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak.
2 pilotari: irizpide teknikoz.
Oharra: aurreko denboraldiko lurraldeko txapelduna eta aurreko urteko Ezker Paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak errepikatzen badira, lurraldeko txapelketako bigarren sailkatuak edo ondorengoak jokatuko du.
Oharra: pilotari batek huts eginez gero ordezkoa jartzeko ondorengo irizpideak jarraituko dira:
Lurraldea ordezkatzen duen pilotarien kasuan, lurraldeko txapelketako sailkapena jarraituko da ordezkoa hautatzeko.
Aurreko denboraldiko Ezker Paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistek edo irizpide teknikoz hautatutako pilotarien kasuan, irizpide teknikoz hautatuko da ordezkoa.
Hastear da Nafarroako XVI. Erremonte txapelketa
Aurreneko partidak ostiral honetan, maiatzaren 21ean, jokatuko dira Berako Eztegara pilotalekuan
Juanenea eta Zubiri lehenengo kanporatuak
Emaitzak: Urrutia II.a-Barrenetxea 30 Juanenea-Zubiri 23 eta Urriza-Zaldua 30 Segurola-Larrañaga 28
Nafarroako Foru Erkidegoko txapelketa abian da
Emakumeen Paleta maratoi batek eman dio hasiera lehiaketari Ziordian