EUSKAL PILOTA
2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa azken txanpan sartu da
Egoera normalean azaroan zehar jokatzen den Eliteko txapelketa hau abenduan jokatzen hasi zen eta arazorik baldin ez badago otsailaren 12an bukatuko da. Bertan 8 pilotarik parte hartuko dute eta kopa sistemako formatuan jokatuko dute, finalaurdenetatik hasita.
COVID-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz, txapelketa ikuslerik gabe jokatzen ari da, baina Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako sare sozialetan, streaming bidez ikusteko aukera dago.
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Laudio Udala eta Herriaren pilota Elkartearekin batera antolatzen duen 4 1/2-ko Elite txapelketa zehazki pasa den abenduaren 18an hasi zen Aretan, aurreneko finalaurdena jokatuta, Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana). Eneko Maizek Aurrekoetxeari irabazi zion 22-14, Laudioko Aretako frontoian 19:30etan hasitako norgehiagokan.
Pasa den ostiralean berriz, urtarrilak 22, laugarren eta azken finalaurdenetako norgehiagoka jokatu zen, J.Alberdi eta A. Etxebarriaren artean, zeinean azken honek garaipena eskuratu zuen (18-22).
Txapelketako finalaurrekoen emaitzak honakoak:
Lehengo final-laurdena: 2020/12/18 Aurrekoetxea (Lemoa) 14 Maiz (Behar-Zana) 22
Bigarren final-laurdena: 2021/01/08 Espinal (Uharte) 22 Ibañez (Zaramaga) 2
Hirugarren final-laurdena: 2021/01/15 Karregal (Adiskide) 22 vs Ongay (Irurtzun) 19
Laugarren final-laurdena: 2021/01/22 J. Alberdi (Tolosa) 18 A. Etxebarria (Lemoa) 22
Gauzak horrela, datorren ostiralean lehiatuko da aurreneko finalaurrekoa, Maiz (Behar Zana) eta Espinal (Uharte) arituko direlarik elkarren aurka. Bigarren finalerdia otsailaren 5ean izango da eta bertan Karregal (Adiskide) eta Etxebarria (Lemoa) neurtuko dituzte indarrak. Final haundia aldiz otsailaren 12an izango eta ETBn ikusteko aukera egongo da.
E.H-ko 4 1/2-ko ELITE Txapelketa
Txapelketa honetan parte hartzeko irizpideak 2019ko azaroaren 30an ospatutako Batzar Orokorrean onartu ziren:
4 pilotari: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioek antolatzen dituzten aurreko denboraldiko 4 ½ txapelketetako txapeldunak. Federazioren batek txapelketa antolatzen ez badu bere lurraldeko pilotari bat hautatu beharko du lurraldeko ordezkari gisa.
2 pilotari: aurreko denboraldiko ezker paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak.
2 pilotari: irizpide teknikoz.
Oharra: aurreko denboraldiko lurraldeko txapelduna eta aurreko urteko Ezker Paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak errepikatzen badira, lurraldeko txapelketako bigarren sailkatuak edo ondorengoak jokatuko du.
Oharra: pilotari batek huts eginez gero ordezkoa jartzeko ondorengo irizpideak jarraituko dira:
Lurraldea ordezkatzen duen pilotarien kasuan, lurraldeko txapelketako sailkapena jarraituko da ordezkoa hautatzeko.
Aurreko denboraldiko Ezker Paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistek edo irizpide teknikoz hautatutako pilotarien kasuan, irizpide teknikoz hautatuko da ordezkoa.
Iparlur Masters Txapelketa sei erremontistekin hasiko da larunbatean
Zubiri, Goikoetxea V.a, Juanenea, Ansa II.a, Urriza eta Barrenetxea IV.a dira sei pilotariak
Lehen faseko bi bikote onenak izango dira Paxaka txapelketako finalean
Finala eta hirugarren posturako lehia datorren larunbat arratsaldean jokatuko dira Iruritako Aranabian
Bizkaia Paleta txapelketako finalerdiak zehaztu dira
Irazustabarrenak eta Etxanizek Galdos-Erasunen aurka arituko dira eta Huizi eta Martinek, Agirresarobe eta Arrietaren kontra