MENDI LASTERKETAK
2020an ez da Ehunmilak probarik lehiatuko
Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko2Haundiak eta Marimurumendi maratoia bertan behera gelditu dira Covid-19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz
Ehunmilak probako antolakuntza batzordeak adierazpen bidez jakinarazi duenez, COVID‐19 Koronabirusak eragindako egoera sakon aztertu ostean, 2020 edizioko hiru lasterketak bertan behera uztea erabaki dute.
Zuzendaritza eta antolakuntza batzordeko kideek azaldu dutenez, erabaki hau hartu dute korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea ezin zutelako guztiz bermatu.
Halaber, ohiz kanpoko egoera baten aurrean egonik eta araudia alde batera utzita, izen-ematearen %100a itzuliko dietela korrikalariei gaineratu dute.
Amaitzeko, eskerrik zintzoena adierazi nahi izan diete boluntario, laguntzaile eta babesle guztiei eta espero dute etorkizun laburrean berriro mendiaz eta mendi lasterketetaz gozatzeko aukera izatea.
Ehunmiliak, Gipuzkoako Goierri, Tolosaldea, Urola Garaia, Urola Erdia eta Debagoiena eskualdeetako mendiak zeharkatzen dituen ultra-trail lasterketa bat da. 2010ean sortu zen eta hasiera nahiz helmuga Beasain udalerriko plaza nagusian daude.
Lasterkariak ibilbide osoan dauden kontrol-gune bakoitzetik igarotzen dira, Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barna. Lasterketako punturik garaienak honakoak dira: Txindoki (1.346 m), Ganboa (1.402 m), Aizkorri (1.528 m), Erlo (1.026 m), Izazpi (967 m) eta Hernio (1.075 m).
Ehunmiliak lasterketaz gain beste bi ere jokatzen dira asteburu berean.
Goierriko Bi Haundiak: 88 kilometrotakoa da eta Ganboa eta Aizkorri mendiak igotzen dira.
Marimurumendi: maratoiaren luzera dauka. 2015 urtean izan zuen aurreneko ekitaldia.
Iazko edizioa
Urteurren borobila izan zen Ehunmilak festarena, hamargarrena, errekorren urtea izan baitzen 2019a, honako markak hautsi zirelarik:
Larunbatean, Goierriko Bi Handiak (88 kilometro) lasterketaren irabazlearekin batera, 09:01ean, hasi zen errekor festa. Berastegiko Jon Azpiroz (10:01:51), 2016an Dani Agirrek (10:09:47) egindako denbora 8 minutuan hobetu baitzuen. Emakumezkoetan ere bigarren errekorra iritsi zen, Uxue Frailerekin (12:11:21). 2015ean Silvia Triguerosek (12:15:34) egindako denbora lau minutuan gainditu zuen.
168 kilometroko Ehunmilak ultra trailean Jon Aizpuruk (22:21:54) Dominguezen marka 9 segundoan hobetu zuen eta emakumezkoetan, Ewa Majer poloniarrak, 2011n Nerea Martinezek jarritako errekorra (28:00:56) 19 minutuan hobetu zuen (27:41:47). Taldekako proban ere errekorra jarri zuten Ixaka Oñederra, Imanol Aleson eta Julian Murcillok.
II. Tabirako Mendi Lasterketa lehiatu zen iragan asteburuan
Oihana Azkorbebeitia eta Joxe Mari Errasti nagusitu ziren Tabirako mendi lasterketan
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren egutegia zehaztu da
Lehenengo proba irailaren 5ean izango da Igantzin, eta azkenekoa azaroan Adunan oraindik zehaztu gabeko datan
Gorbeia Suzien 2020 aurreikusitako datan mantentzen da
Skyrunner World Series zirkuitua bertan behera geratuta ere, irailaren 27an egingo dute proba Zeanurin