LASTERKETAK
2020 Behobia-Donostia bertan behera
Covid19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz, Behobia-Donostia lasterketarik ez da izango aurten
Azken unera arte saiatu arren eta dagokien erakundeei galdetu ondoren, Behobia-Donostia lasterketako antolakuntzak jakinarazi berri du aurtengo edizioa bertan behera geldituko dela. Pandemiaren eraginez, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea ezinezkoa jo du Fortuna Kirol Elkarteak, eta jadanik hurrengo edizioari begira jartzea erabaki dute.
Antolakuntzak zabaldutako prensa-oharrean diotenez, hilabete zailak izan dira azkenekoak, baina baita ahalegin, irudimen, analisi, azterketa eta ilusio handikoak ere, zeinetan lasterketa garaiko egoerara egokitzeko plan bat landu duten, baina hala ere, pandemiaren egungo bilakaerak aurre egin beharreko aldagai gehiegi dituela onartu dute antolatzaileek.
Uneoro azpimarratu nahi izan dute Fortuna KErentzat funtsezkoa dela Behobia osatzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzea: partaideak, boluntarioak, osasun langileak… baita festa bilakatzen duten ikusleena ere. Eta jarraian ondorioztatzen dutenez, momento honetan pertsona horiek guztientzat inguru erabat segurua bermatzea haien ahalmenetik kanpo dago.
Hortaz, egoera honetan izen emanda dauden pertsonei ondoko aukerak eskaintzen dizkiete (hurrengo egunetan aukeraketa egiteko galdetegi bat bidaliko da e-postaz):
-Izen ematea 2021eko (azaroak 14) edo 2022ko (azaroak 13) lasterketarako uztea.
-Izen ematearen salneurria bueltatzea, gehienez, 18 hilabeteko epean (kudeaketa gastuen 6 euro kenduta).
-Izen ematearen kopuru osoa edo zati bat dohaintzan ematea Fortuna KEri.
Izen ematea ondorengo edizio baterako gordetzen dutenei, hurrengo egunetan Behobia Birtualerako 10 euroko deskontua bidaliko zaie e-postaz.
Hiru aukeretako zeinen alde egiten den jakinarazteko epea irailaren 30an amaituko da. Galdetegiari erantzunik jasotzen ez badute, izen ematea zuzenean gordeko dute 2021eko lasterketarako.
Antolakuntzako kideen esanetan, pandemiak -eta lasterketan izandako eraginak- Fortuna KEren mendebeteko historiako une zailena ekarri du, bere jarraikortasuna zalantzan jartzeraino, baina hala ere, guztion babesarekin aurrera egingo dutela azpimarratu dute eta dagoeneko hurrengo edizioan parte hartzeko deia luzatu diete kirolari eta zale guztiei.
Lasterketaren ezaugarriak
Data: 2020ko azaroak 8an
Luzera: 20 Km (homologatu gabea)
Ibilbidea: 192 goranzko desnibela. Irteera 5 m., helmuga 5m. 80 metro garaiera duen gaina 7. Km
Parte Hartzea: 35.000
Irteera ordua: 10,15tik aurrera oinezko lasterkariak taldeka, 09,45gurpildun aulkietan, 09,50 patinatzaileak
Irteera lekua: Behobia (Irún).
Irteera lekuak: Sei. Denbora eta koloredun dortsalen arabera
Helmugaren kokapena: Donostia, Boulebardeko zumardia (Hiri erdia)
Kronometratzea: Mylaps
Izen-ematea: 48 €
Gehinezko denbora: 2:45 ordu irteeratik
2017an helmugaratuak: 27.183
Kategoriak: Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak, Ezinduak
Ano-postuak: 8 ibilbidean eta helmugan
Iazko edizioan, Rafa Iglesias izan zen gizonezkoetako irabazlea, 1.01.16ko denbora eginda. Chema Martinez azken lau probetako garaileari minutu eta erdiko aldera atera zion. Emakumezkoetako irabazlea: Maria Jesus Pueyo (1.12.15). Sailkapena ikusteko sakatu HEMEN
Onditz Iturbe eta Urko Herran garaile, Gasteizko Maratoi Erdian
2.500 atleta baino gehiago aritu ziren korrika, 21 kilometroko ibilbidea eginda
Zizurkilgo Gau Krosa 2021 lehiatu zen larunbatean
Emakumezkoetan Maialen Gurrutxaga eta gizonezkoetan Aitor Regillaga izan dira irabazleak
Berako Mendi Maratoi Erdia apirilaren 10ean lehiatuko da
Bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan da 550 korrikalari, 200 boluntario eta publiko ugari biltzen duen proba ezaguna