ARRAUNA

Zierbena eta Donostiarra, Euskadiko Txapeldunak

by | 2020/08/01

Emakumezkoetan Donostiarra eta gizonezkoetan Zierbena nagusitu dira aurrenekoz Euskadiko Txapelketan

 

Atzo eguerdian Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zen Lekeitioko estropada eremuan, 12:00etatik aurrera.

Orio zen faboritoa Emakumeen Euskadiko Traineru Txapelketa irabazteko, baina bigarren luze bikaina egin ondoren Donostiarrak eskuratu du garaipena, bere palmaresean aurreneko aldiz Euskadiko Txapelketa eskuratuz.

Ondarroa eta Lutxana berehala geratu dira atzean, Orio eta Donostiarra jarri direlarik estropada buruan. Orio Donostiarrarekiko bi segundoren aldearekin iritsi da ziabogara eta hortik aurrera, bi txalupek borroka estua izan dute baina azkenean, helmugatik 400 metro eskasera, Torrekua ontziak pare bat olatu hartu eta  lau segundo aurretik jarri da garaipena erdietsiz. Orio hiru segundora helmugaratu da, hirugarren Arraun Lagunak izan da (covid-19agatik izandako positiboaren ondoren lehiatutako lehen estropadan) eta Tolosaldea laugarren.

Emakumezkoen sailkapen orokorra:

1. Donostiarra 11:28,27
2. Orio 11:32,08
3. Arraun Lagunak 11:46,61
4. Tolosaldea 12:06,47
5. Ondarroa 12:13,22
6. Deustu-Bilbo 12:25,90
7. Isuntza 12:29,10
8. Lutxana 12:43,34

Gizonezkoetan, Zierbenak erakustaldia eman du eta alde nabarmenarekin gailendu da. Bigarren txandan, Zierbenarekin batera, Hondarribia aritu da, iazko txapelduna, baina Zierbenak ez dio aukerarik eman, lehen ziabogan jada denbora onena egin duelarik.

Bigarren txandako denborak lehenengokoak baino nabarmen hobeak izan dira hasieratik, eta Zierbenakoek ondo eutsi diote estropadako lidergoari.

Horrela, bizkaitarrek 13 segundoko atera diote helmugan Hondarribiari eta 18koa Donostiarrari. Laugarren denborarik onena Bermeorena izan da, Zierbenak baino 25 segundo gehiago eginda. Santurtzi bosgarren izan da eta Orio seigarren.

Gizonezkoen sailkapen orokorra:

1-Zierbena 20:29.56

2-Hondarribia 20:42.57

3-Donostiarra 20:48.43

4-Urdaibai 20:55.48

5-Santurtzi 21:06.62

6-Orio 21:08.19

7-Zarautz 21:41.07

8-Ondarroa 21:44.61

Amaiera eman diote Gipuzkoako batel ligari

Amaiera eman diote Gipuzkoako batel ligari

Batel liga bukatutzat eman da eta une honetan sailkapenean puntu gehien dituena izango da irabazlea. Bestalde, Gipuzkoako batel txapelketa atzeratu egin da data zehatzik jarri gabe

Oriotarrak nagusi San Pedroko Estropadan

Oriotarrak nagusi San Pedroko Estropadan

Senior emakumezko zein gizonezkoen kategorian garaipena eskuratu zuten orioko traineruek. Gazteek eta beteranoek osatutako taldean zarauzko Badok 13 garaile

Share This