MENDI LASTERKETAK

Zegama-Aizkorri mendi maratoia, ekainaren 6an

2020/12/26

Argazkiak: Zegama-Aizkorri

Zegama-Aizkorri lasterketaren 19. edizioa 2020ko maiatzaren 24rako zegoen aurreikusita, baina Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta osasun elkarteen aholkuak jarraituta, bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek.

2020ko probaren baitan XIX.en Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia, IX.en Zegama-Aizkorri Junior Trail eta VI.en Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala lehiatzekoak ziren, eta hirurak bertan behera geratu ziren, ordutik datorren urtera begira lanean jarri zirelarik antolakuntzako kideak.

Orain, Zegama-Aizkorri mendi maratoiko antolakuntzak sare sozialen bidez jakinarazi berri duenez, osasun egoerak uzten badu, 2021. urteko ekainaren 6an jokatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoia, 2020ko maratoian izena emandakoekin. Golden  Trail Serie zirkuituko lehen proba izango da.

2021eko Golden Trail Series delakoak sei lasterketa izango ditu beraz datorren urtean (Zegama Aizkorri, Mont Blanc, Dolomyths, Sierre Zinal, Pikes Peak eta Ring of Steall), eta amaiera gisa azaroaren 6an final haundia jokatuko da Patagonian, bertan K42 Adventure Marathon lasterketa egingo delarik

XIX ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA

Lasterketa erdi mailako mendietan izango da, Aratz eta Aizkorri mendilerroetan zehar, EAEko tontorrik garaienetatik igaroz Aratz – Aizkorri – Aketegi. Zegama herritik (296 m.) abiatu eta Otzaurte gainera (652m.) heltzen da eta mendate honetatik aurrera, ingurune zoragarri batean zehar bide eta xenda liluragarrietan barrena zuhaizti ederrak, pagadiak gehienak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak tartekatzen dira. Teknikoa eta zailtasun handikoa.

DATA: 2021eko ekainaren 6an.

IRTEERA ETA HELMUGA: Zegama [Gipuzkoa] – Irteera ordua 9:00

DISTANTZIA: 42,195 kilometro

GORA BEHERA METATUA: 5.472 metros

GEHIENEKO ALTUERA: 1.551 [Aketegi]

GUTXIENEKO ALTUERA: 296 [Zegama]

EREMU TEKNIKOA EHUNEKOTAN: 50% aprox.

GEHIENEKO DENBORA: 8 horas

TARTEKO HELMUGAK: Aizkorri (Km 22,58)

Lasterketaren azken edizioa

2019an Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal, jaun eta jabe izan ziren Zegama-Aizkorri lasterketan.

Sabadelleko mendi lasterketariak bere bederatzigarren garaipena lortu zuen lasterketa honetako gizonezkoen mailan, 3 h 52′ 48”-ko denborarekin. Bartlomiej Przedwojewski poloniarrak, bigarren, eta Thibaut Baronian frantziarrak, hirugarren, podiuma osatu zuten, eta Ander Iñarra izan zen lehen euskalduna, 10. sailkatuta.

Emakumezkoen mailan, Elie Anne Dvergsdal izan zen garaile. Suediarraren kasuan ere, aise irabazi egin zuen lasterketa, izan ere, +11′ 26” aldearekin lortu baitzuen garaipena. Oihana Kortazar bosgarren sailkatu zen, euskaldunen artean hoberena.