FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
VIII. Euskal Herria Kopa. Aurkezpena
2018/08/25
Gaur goizean aurkeztu dugu VIII.Euskal Herria Koparen finala, Urritxe futbol zelaian bertan, hau da, partida jokatuko den lekuan.
Aurkezpenean izan dira Garbiñe Etxeberria (Real Sociedadeko Emakumezkoen Futboleko arduraduna), Andoni Iturbe (Bizkaiko Aldundiko Kultura Zuzendari Orokorra), Andoni Agirrebeitia (Amorebieta-Etxanoko alkatea), Sandra Ramajo (Realeko kapitaina), Ainhoa Tirapu (Athleticeko kapitaina), Kike Zurutuza (EH Kirola) eta Juan Luis Fuentes (Athletic Clubeko Emakumezkoen futboleko arduraduna).
Kike Zurutuzak partidaren gaineko datuak eman ditu. Emakumezko Koparen garrantzia azpimarratu du, eta Euskal Herriaren eremu osoa hartzen duen lehiaketa dela nabarmendu ere. Esan du lehiaketa honek ekarri duela gizonezkoen Euskal Herria Txapela, eta azken honen bigarren edizioaren finalak izandako arrakastak lagungarri izango zaiola orain emakumezko kopari, azken batean lehiaketa biak norabide eta oinarri berean antolatuta daudelako: Euskal Herria eta kirola, kirolaren balio eta oinarrietatik abiatuta.
Interbentzio guztietan ideia bat nagusitu da: emakumezkoen kirolaren balioa. Horrekin, baina, kasu honetan azpimarratu egin da elite partida bat ikusiko dugula finalean, emakumezko euskal taldeak gizonezkoen baino maila altuagoan daudela beraien eremuan, eta merezi duten arreta eta errekonozimendua aldarrikatu da.
Andoni Iturbek instituzioen arteko kolaborazioa azpimarratu du, eta Andoni Agerribetiak udalerriak emakumezkoen kirolarekin duen konpromisioa.
Garbiñe Etxeberriak kirolari hauen maila eta finalaren ikusgarritasuna nabarmendu ditu. Juan Luis Fuentesek aipatu du kategoria diferentetan jokatzen duten euskal talderik onenek parte hartzeak berezi egiten duela Euskal Herria Kopa. Biek azpimarratu dute finala polita izango dela, berezia eta ikusgarria. Derbiak, tentsioa izango duela, irabaztera aterako direla talde biak, ez direla etorriko entrenatzera, baizik eta lehiatzera, Euskal Herria Kopa jokoan dagoelako.
Sandra Ramajo eta Ainhoa Tirapuk derbia, tentsioa, lehia eta gogoa azpimarratu dituzte, Kopa irabazteko irrika, baina beraien adierazpenetan garbi gelditu da kirolak batu egiten dituela talde biak norgehiagokan. Biek ala biek esan dute ilusio handiarekin jokatzen dutela Kopa hau, beraientzat berezia eta inportantea dela, huts egin ezineko hitzordua urteko egutegian, eta animatu dute jendea partida ikustera joateko, derbiak partida bereziak izaten direla gaineratuz: tentsio, grina eta kemen guztiarekin jokatuko dela.
Euskal Herria Koparen garrantzia ere azpimarratu da behin eta berriro, Kopari dioten atxikimendua ere bai, horrek sortzen duen identifikazioa eta guztien arteko elkarlanean aritzearen gustoa eta esker ona.
Giro ezin hobearen erakusle izan da gaurko agerraldia, Euskal Herria Kopan jokatutako kanporaketa guztietan bizi izan dugun lanaren eta giroaren erakusgarri. Finala ere horrelakoa izango dugu, kirolari handi hauen jardueraren erakusgarri.
Finala
VIII. Euskal Herria Koparen finala Amorebietan joaktuko da, Urritxe futbol zelaian, irailaren 1ean, larunbata, 16:00tik hasita.
ETB1ek zuzenean emango du partida.
Sarrerak 7 euro balioko du.
Amorebieta Klubeko bazkideek doan izango dute sarrera eta 14 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.
Sarrerak dagoeneko salgai daude online. Abuztuaren 28tik aurrera Urritxen bertan ere erosi ahal izango dira.
Finalean Athletic Club eta Real Sociedad lehiatuko dira, finalerdietan Eibar eta San Ignazio gainditu ondoren.
2017/18 denboraldiko Euskal Herria Koparen edizio honetan Euskal Herriko emakumezko futbol talderik onenek hartu dute parte; Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako taldeak lehiatu dira norgehiagokan: Baionako Aviron eta Angeluko Genêts Lapurditik; Oiartzun, Añorga, Zarautz, Eibar eta Reala Gipuzkoatik; Gasteizko Aurrera Arabatik; Osasuna eta Mulier Nafarroatik; eta, Bizkaitik, Barakaldoko Pauldarrak, Bilboko San Ignazio eta Athletic.
Opariak
Sarrera erosita duten ikusleen artean opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean:
1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)
2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne
3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria
4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana
5.- Zinematarako sarrerak
…etabar.
→ Sarrerak ONLINE erosteko: HEMEN
→ Wikipedia: Euskal Herria Txapela
▶️ BIDEOA: Emakumezkoen Euskal Herriko Koparen finala aurkeztu da.#AthleticClub #futfem pic.twitter.com/0ZvzvPzqYJ
— Athletic Club (@athletic_eus) 24 août 2018
Twitter
EMAITZAK 2018
EUSKAL HERRIA KOPA
1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[2. multzoa]
2018.04.26
Gasteizko Aurrera
0-4Eibar KE ehkirola.eus
[1. multzoa]
2018.04.28
Zarautz KE
2-3Oiartzun KE ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.04.29
Aviron Bayonnais
1-11
Pauldarrakehkirola.eus
[4. multzoa]
2018.04.29
Mulier FCN
5-4
(penaltietan)
Osasuna
ehkirola.eus
[1. multzoa]
2018.05.11
Oiartzun KE
1-2Añorga ehkirola.eus
[2. multzoa]
2018.05.15
Genêts d’Anglet
0-5Eibar KE ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.05.17
Pauldarrak
0-3San Ignazio ehkirola.eus
2. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
2018.05.24Añorga
1-3Eibar KE ehkirola.eus
2018.05.29Mulier FCN
1-2San Ignazio ehkirola.eus
FINAL ERDIAKTALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
2018.06.02Athletic Club
3-1Eibar KE ehkirola.eus
2018.06.05San Ignazio 0-2Real Sociedadehkirola.eus
FINALATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
2018.09.01Athletic Club
5.-1Real Sociedadehkirola.eus
Reala 1-1 Alaves
Reala 1-1 Alaves
VIII. Euskal Herria Txapelaren seigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Reala, urtarrilaren 13an.