FUTBOLA / XII. EUSKAL HERRIA KOPA
San Ignacio-Bizkerre, Euskal Herria Kopako ‘B’ finalean, igandean, San Ignacion
XII.Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren ‘B’ finala igandean jokatuko da, San Ignacioko (Bilbo) Elorrieta futbol zelaian, San Ignacio eta Bizkerreren artean.
Abuztuan zehar jokatutako XII. Euskal Herria Kopako ‘B’ maileko partidetan nagusi izan dira San Ignacio eta Bizkerre A eta B multzoetan, hurrenez hurren. Bien artean jokatuko da finala igandean, irailak 4, San Ignacioko (Bilbo) Elorrieta futbol zelaian, eguerdiko 12:00etan hasita.
Sarrera DOAN izango da bertara doazen guztientzat.
‘A’ eta ‘B’ mailak
Aurtengo XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizio honen aurkezpenean esan bezala, aurten ere bi mailetan antolatu dugu Euskal Herria Kopa, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, Euskal Herria Kopa lehiaketa batean jokatzekoa da, Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan.
‘A maila’ egutegia
A MAILA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
A FINALERDIAK | ||||
2022.08.28 12:00 MINTXETA (Elgoibar) | Eibar | 0-3 | Alaves | ehkirola.eus |
2022.08.28 16:00 BERAZUBI (Tolosa) • ETB1 • | Reala | 3-1 | Athletic | ehkirola.eus |
A 3/4 POSTUAK | ||||
2022.09.03 17:00 Sondika | Athletic | 2-0 | Eibar | ehkirola.eus |
A FINALA | ||||
2022.09.04 16:00 Azkoitia • ETB1 • | Reala | 4-1 | Alaves | ehkirola.eus |
‘B maila’ egutegia
B MAILA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
A MULTZOA | ||||
2022.08.13 12:30 OIARTZUN | Oiartzun | 0-0 [9-8 p.] | Mulier | ehkirola.eus |
2022.08.13 12:00 SAN IGNACIO | San Ignacio | 1-0 | Berriozar | ehkirola.eus |
2022.08.20 12:30 SAN IGNACIO | San Ignacio | 3-2 | Oiartzun | ehkirola.eus |
AURRERA | Aurrera | Bertan behera | Berriozar | ehkirola.eus |
2022.08.27 12:15 BERRIOZAR | Berriozar | 2-4 | Oiartzun | ehkirola.eus |
2022.08.27 12:00 SALESIANOS | Mulier | 1-0 | San Ignacio | ehkirola.eus |
B MULTZOA | ||||
2022.08.13 18:00 USABAL [Tolosa] | Tolosa | 0-1 | Bizkerre | ehkirola.eus |
20221.08.21 FADURA [Getxo] | Bizkerre | 15-0 | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
TOLOSA | Tolosa | Bertan behera | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
B FINALA | ||||
2022.09.04 12:00 San Ignacio | San Ignacio | 1-1 [7-6 p.] | Bizkerre | ehkirola.eus |
Sarrerak
Internet bidez erosi ahal dira dagoeneko ‘A’ maileko REALA – ALAVES finaleko sarrerak.
Sarrerak erosteko → https://ehkirola.eus/sarrerak/
Mulier 1-San Ignacio 2
San Ignacio taldeak irabazi eta aurrera egin du Euskal Herria Kopan: Realaren aurka jokatuko du finalerdietan.
Finalerdiak: Athletic-Eibar, uztailaren 2an
Garmendipen (Azpeitia) jokatuko da Athletic-Eibar emakumezkoen Euskal Herria Koparen finalaurrekoa
Zapatuan izango da partida, 17:00etan, eta sarrera doan izango da.
Añorga 1-Eibar 3
Hernaniko Zubipean jokatu da Euskal Herriko Futbol Koparen 2. faseko lehen partida. Emaitza, Añorga 1-3 Eibar. Hartara, Eibarrek aurrera egingo du leihaketan.