FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala-Osasuna, martxoaren 14an

by | 2020/02/21

Martxoaren 14an jokatuko da Reala-Osasuna norgehiagoka, arratsaldeko 14:00etan, Anoetako futbol zelaian.

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia izango da, hau da, bigarren bueltako seigarrena. Lehenengo bueltan, Reala eta Osasuna aurrez-aurre jokatu zuten Sadarren abenduaren 22an. Realak 3-4 garaitu zuen Osasuna honen etxean. Orain, bueltako partidan, talde biak zelairatuko dira irabazteko asmoz. Reala aurretik doa sailkapenean, baina Osasunak azken partidan Athletic garaitu zuen San Mamesen. Beraz, emozioa izango dugu Anoetako futbol zelaian eta bertan erabakiko da puntuak noren kontagailura joango diren.

Eta sailkapenean, une honetan Reala dugu buruan, 12 punturekin, eta Eibar, azkenean, 2 punturekin. Eta Osasuna non dago? Ba, erdian, 7 punturekin, gora egiteko aukerarekin, alegia. Baina horretarako puntuak behar.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Oraingo sailkapenari begiratuta, bada, bigarren bueltako hiru partida jokatuta, Reala dugu buruan, hamabi punturekin. Bigarrenari, Athletici, puntu bi ateratzen dizkio, partida bat gutxiago jokatuta baina. Biak ala biak txapelketako finala jokatzeko portuetan daude, baina atzetik datozenei begiratu beharko diete. Izan ere, hirugarrena, Osasuna dago, zazpi punturekin Athletic San Mamesen garaitu eta gero, partida bat gutxiago jokatuta beti ere.

Alaves ere ez dago oso urruti. Sei puntu ditu orain eta aukerak badituela esan dezakegu. Beste gauza bat da Eibar, Euskal Herri Txapela aurreko edizioaren txapelduna, alegia. Bi puntu bakarrik ditu tarde armaginak, eta gora begiratuta aldapa handia ikusten da lehen postu haietara iristeko.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, txapelketako hamazazpigarren jardunaldia, alegia, Alaves-Reala partida izango da. Martxoaren 22ko asteburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke badaude ere.


Infograma: naiz.eus


Infograma: berria.eus

Twitter

IV. Euskal Herria Txapelako finala, zuzenean

IV. Euskal Herria Txapelako finala, zuzenean

ETB1 telebistan eta gure webgunean ere zuzenean ikusi ahal izango da bihar IV.Euskal Herria Txapelako finala, Realaren eta Osanunaren artean, arratsaldeko 20:30etan hasita

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna