FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala 4-0 Alaves

by | 2021/02/22

Argazkia: @RealSociedadEUS

Reala 4-0 Alaves


FITXA TEKNIKOA:


REALA: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Monreal; Illarramendi (Gebara, min. 56), Merino (Guridi, 65. min), Silva (Merquelanz, 80. mi); Portu, Isak (Jon Bautista, 65. min) eta Oiartzabal (Januzaj, 80. min).


ALAVES: Pacheco; Laguardia, Lejeune, Tachi, Agirregabiria; Manu, Edgar (Burgui, 70. min), Pina (Pere Pons, 70. min), Cordoba (Pellistri, 57 min.); Joselu (Guidetti, 80 min.) eta Deyverson (Lucas Perez, 57 min.).


GOLAK:
1-0
: Isak, 40. min.
2-0: Isak, 48. min.
3-0: Isak, 63. min.
4-0: Portu, 73. min.


EPAILEA:
Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die Realeko Merino, Illarra eta Bautistari eta Alaveseko Manu eta Pinari.


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabigarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Reala 4-0 Alaves

 

Realak irabazi du V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabigarren partida, eta sailkapenaren buruan jarri da, Osasunarekin berdinduta, 9 punturekin.

Nabarmena izan da Realaren nagusitasuna zelaian, emaitzean lau golen aldeak erakusten duenez, eta nabarmena ere Isakek hiru gol sartu izana, partidaren lehen hiru golak alegia. Gaurko neurketan Alaves Realaren menpean ibili da, lehen 40 minutura arte golik jaso gabe eutsi badio ere.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz denboraldi honetako partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapena

Gaurko partidaren emaitzarekin, V. Euskal Herria Txapelaren hamabigarren partida jokatuta, hau da, bigarren bueltako bigarrena, sailkapenaren buruan jarri da Reala, 9 punturekin, Osasunak dituen puntu berdinekin, alegia. Ondoren Alaves dator hirugarren postuan, 8 punturekin. Atzetik, Athletic, hiru punturekin. Eta zken postuan, Eibar, bi punturekin.

Hurrengo partida

V. Euskal Herria Txapela 2020/2021 edizio honetako hurrengo partida, otsailean 27an izango da:

Alaves – Osasuna, otsailaren 27an jokatuko da, larunbatean, arratsaldeko 18:30ean, Mendizorrotza futbol zelaian.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Eibar-Reala, bertan-behera

Eibar-Reala, bertan-behera

RFEF-eko Konpetizio Batzordeak bertan-behera utzi du igande honetan jokatzeko zen Eibar-Reala partida, Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, airean dioxinak eta furano maila altuak direlako.

Igandean, Athletic-Osasuna

Igandean, Athletic-Osasuna

Athletic–Osasuna otsailaren 16an jokatuko da, datorren igandean, arratsaldeko 18:30etan, San Mamesen. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako laugarren partida izango da

Igandean, Eibar-Reala

Igandean, Eibar-Reala

Eibar–Reala otsailaren 16an jokatuko da, datorren igandean, arratsaldeko 14:00etan, Ipuruan. IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida izango da Gipuzkoako bi taldeen arteko lehia