FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Reala 3 – 0 Athletic, IX. EH Koparen finalean

2019/08/25

Argazkia: Aritz Loiola | Foku

Reala 3-0 Athletic


FITXA TEKNIKOA:


REALA:
Nanclares, Lucia Rodriguez, Mendoza (Etxezarreta, 41.min.), Maddi (Tejada, 81.min.), Iraia, Leire Baños (Olaizola, 81.min.), Itxaso, Barbara Latorre (Bautista, 81.min.), Eizagirre (Kiana Palacios, 60.min.), Cardona (Manu Lareo, 80.min.) eta Nahikari.


ATHLETIC:
Ainhoa, Moraza (Azkona, 74.min.), Gimbert, Unzue, Eunate, Valdezate (Sierra, 46.min.), Nekane, Maite Oroz, Erika, Lucia Garcia (Ainhoa Alvarez, 85.min.) eta Leia Zarate (Jone Ibañez, 46.min.).


GOLAK:
1-0: Maddik, 31. min.
2-0: Nahikarik, 38. min.
3-0: Leire Bañosek, 55. min.


APARTEKO JOKALARIA:
Realeko Nahikari Garciak jaso zuen aparteko jokalariaren saria.


EPAILEAK
Lidia Barragán, Nerea Valdibia eta Itxaso Ibarreta. Txartel gorria atera zion Athletic-eko Gimberti (75.min.) eta txartel horiak Athletic-eko Nekane eta Valdezateri; eta Realeko Maddi eta Cardonari.


BESTELAKOAK
1.000 ikusle inguru Garmendipen. Giro ona eta animazioa harmailetan. ETBk zuzenean eman zuen partida.Realeko Nahikari Garciak jaso zuen aparteko jokalariaren saria.

ARGAZKI GEHIAGO:
uztarria.eus

Ohitura hautsi du Realak Euskal Herria kopan, eta nola gainera. 3-0 gailendu zitzaion atzo finalean Athletici Azpeitian (Gipuzkoa), Garmendipen, eta berea da aurten Euskal Herria kopa. Bederatzi ekitaldi jokatu dituzte, eta bigarrenez irabazi du Realak titulua. Azkena, 2012an zuen lortua. Gainerako ekitaldi guztietan, Athletic izan da txapeldun, baina aise gailendu zen Reala oraingo honetan. Horrela, Gonzalo Arkonadak entrenatutako taldeak bigarren titulua lortu du hiru hilabetetan, joan zen maiatzean Espainiako Kopa irabazi ostean. Bestalde, Nahikari Garciarentzat izan zen finaleko jokalaririk onenaren saria.

Partida estua eta lehiakorra espero zen, eta ez zuten huts egin bi taldeek. Intentsitate handiarekin irten ziren zelaira, erasokor. Jokoaren ekimena izaten saiatu ziren biak, eta pixkanaka Athletic hasi zen baloia izaten. Hala ere, ez zuen min askorik egin Angel Villacampak zuzendutako taldeak. Zuri-gorriak zelaian erosoago zeudela zirudien, baina Realak eman zuen lehen kolpea. 31. minutuan, falta batetik erdiraketa gozoa jarri zuen Itxaso Uriartek, eta Maddi Torrek sareetara errematatu zuen, Athleticen defentsari aurrea hartuta. Bigarren golak ere izan zuen antzekotasunik. Itxasok beste falta bat jaurti zuen, eta oraingo honetan, Nahikari Garcia izan zen baloia ate barrura bidali zuena, buruz; 37. minutua zen. Alde jarri zitzaion partida Realari, eta lehen zatian ia erabakita utzi zuen norgehiagoka.

Bigarren zatian, partida iraultzeko asmoarekin irten zen Athletic. Ez zion askorik iraun, ordea, saiakerak, Realak sartu baitzuen berriro gola 55. minutuan, hirugarrena. Leire Baños izan zen protagonista. Presio altua egin zuen aurrean talde txuri-urdinak, baloia berreskuratu zuen, eta urrutiko jaurtiketa eder batekin sartu zuen 3-0ekoa Leire Bañosek. Ordu erdi baino gehiago falta zen oraindik, baina erabakita zegoen jada neurketa. Are gehiago 76. minutuan, epaileak txartel gorria atera zionean Vanesa Gimberti. Ezinen aritu zen hortik aurrera Athletic, fisikoki lehertuta. Realak, berriz, gozatu egin zuen. Izan zituen errenta handitzeko aukerak, baina ez zen gol gehiago egon. Ezta behar ere. Aurretik egindako lanak balio izan baitzion Euskal Herria kopako titulua altxatzeko. Bi aste barru hasiko da liga. Prest da Reala. Athleticek, ordea, badu zertan hobetu.



Emaitzak

EMAITZAK 2019

IX. EUSKAL HERRIA KOPA

1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[4. multzoa]
2019.04.26
Mulier
4 - 1Berriozarehkirola.eus
[1. multzoa]
2019.05.01
Oiartzun0 - 3Añorgaehkirola.eus
[1. mulzoa]
2019.05.07
Usurbil
Añorga0 - 0
Penaltietan
5 - 6
Eibarehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.01
Angelu
Genets
1 - 4Aviron
ehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.05
Amurrio
Alaves
10 - 0Avironehkirola.eus
[3. multzoa]
2019.05.05
Getxo
Bizkerre
2 - 2
Penaltietan
1 - 4
San Ignacioehkirola.eus
2. FASEA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2019.05.12
San Ignacio
San Ignacio0 - 1Eibarehkirola.eus
2019.05.12
Gares
Mulier0 - 1Alavesehkirola.eus
FINALERDIAK
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Arrasate
2019.05.28
Reala1 - 0Alavesehkirola.eus
Galdakao
2019.05.29
Athletic Club1 -1
Penaltietan
4 - 3
Eibarehkirola.eus
FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Azpeitia
2019.08.24
Reala3 - 0Athleticehkirola.eus