FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala 2-0 Osasuna

by | 2022/12/31

Argazkia: @RealSociedadEUS

 

Reala 2-0 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


REALA: Remiro; Aritz, Zubeldia, Le Normand, Rico; Zubimendi, Brais (Illarramendi, 80. m), Silva (Ander Martin, 80. min); Kubo (Navarro, 80. min), Sorloth (Oiartzabal, 86. min) eta Cho (Navarro, 74. min).

OSASUNA: Aitor Fernandez; Juan Cruz (Abde, 77. min), Unai García (Darko, 66. min), David Garcia; Ruben Peña, Moncayola, Torro (Ruben Garcia, 66. min), Moi Gomez, Manu Sanchez; Aimar (Kike García, 58. min) eta Chimy Avila (Kike Barja, 77. min).


GOLAK:
1-0: 22. min: Braisek.

2-0: 64. min: Sorlothek.


EPAILEA:
Pizarro Gomez. Txartel horia atera dio Braisi Realaren aldetik eta Unai Garciari Osasunaren aldetik.


BESTELAKOAK:
VII.Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren sailkapen faseko lehen partida izan da. 34.847 ikusle izan dira harmailetan. Maialen Lujanbiok egin du ohorezko sakea, Bertsolari Txapelketako gainerako finalista guztian ondoan zituela. 

Reala 2-0 Osasuna

Realak irabazi du  VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren lehenengo partida, eta bereak dira sailkapeneko lehenengo hiru puntuak Braisek eta Sorlothek egindako golei esker. 

Aurtengo edizio honetan hiru talde lehiatuko dira Txapela eskuratzeko: AthleticReala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokauko dira finalerako sailkatzeko fasean. Lehenengo bien artean jokatuko da finala.

Sailkapena

Hasi besterik ez du egin VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizioa eta sailkapeneko hiru puntuak Realak eskuratu ditu gaurko partidan. Osasuna eta Athletic, oraingoz, punturik gabe.

Hurrengo partidak

Athletic – Osasuna, urtarrilaren 9an jokatuko da, astelehenarekin, gaueko 21:00etan hasita, San Mames futbol zelaian.

Reala – Athletic, urtarrilaren 14an jokatuko da, larunbatarekin, gaueko 21:00etan hasita, Anoetako futbol zelaian.

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

2022/23

VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA9430173
OSASUNA4411224
ATHLETIC4411235
NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2022.12.31Reala
2 - 0
Osasuna
2023.01.09Athletic
0 - 0
Osasuna
2023.01.14Reala
3 - 1
Athletic
2023.04.16Ahletic
2 - 0
Reala
2023.04.30Osasuna
0 - 2
Reala
2023.05.25Osasuna
2 - 0
Athletic
Eibar-Alaves, larunbatean

Eibar-Alaves, larunbatean

Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, Ipurua futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazortzigarren partida izango da

Eibar 0-1 Reala

Eibar 0-1 Reala

Realak irabazi du V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazazpigarren partida. Eibar-Alaves izango da hurrengo norgehiagoka, maiatzaren 1ean.

Eibar-Reala, astelehenean

Eibar-Reala, astelehenean

Gaueko 21:00etan hasiko da, Ipurua futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazazpigarren partida izango da