FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala 1-1 Athletic

by | 2021/04/08

Argazkia: @RealSociedadEUS

Reala 1-1 Athletic


FITXA TEKNIKOA:


REALA: Remiro; Elustondo (Gorosabel, 62. min), Zubeldia, Le Normand, Muñoz (Monreal, 31. min); Zubimendi, Guevara, Barrenetxea; Carlos Fernandez (Roberto Lopez, 69. min), Isak (Portu, 69. min), Oyarzabal (Januzaj, 62. min).


ATHLETIC: Simon; De Marcos (Capa, 46. min), Iñigo Martinez, Yeray (Unai Nuñez, 12. min), Yuri Berchiche (Balenziaga, 49. min); Muniain (Lekue, 68. min), Vencedor, Dani Garcia, Berenguer; Raul Garcia (Villalibre, 68. min), Williams.


GOLAK:
0-1
: 84. min: Villalibrek
1-1: 88. min: Roberto Lopezek.


EPAILEA:
Sanchez Martinez. Txartel horiak atera dizkie Muñoz, Zubeldia eta Zubimendi Realeko jokalariei, eta Dani Garcia Athleticeko futbolariari.


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabostgarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Reala 1-1 Athletic

 

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabosgarren partida. Puntu banaketarekin, Reala bigarren postuari eusten dio eta Athletic finalean sartzeko aukera urrun ikusten du laugarren postutik gora egin ezinean.

Berdinketarekin, arestian esan dugun bezala, gora egiteko ezintasuna erakutsi du Athleticek. Emaitzak ez dio onura handirik egingo, finalean sartzeko aukera hurrundu besterik ez zaio egin, Realak bigarren postuari eusten dion bitartean.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz denboraldi honetako partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapena

Sailkapenari dagokionez, gaurko partidaren ostean, hau da,  V. Euskal Herria Txapelaren hamalaugarren partida jokatuta, Osasuna dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin.  Realak, bi puntutara, 10 puntu dauzka oraintxe bertan. Eta hortik aurrera, Alaves dator hirugarren postuan, 8 punturekin. Atzetik, Athletic, 5 punturekin. Eta azken postuan, Eibar, 3 punturekin.

Hurrengo partidak

Partida honen ostean, hauexek izango ditugu V. Euskal Herria Txapelako hurrengo norgehiagokak :

Athletic – Alaves, apirilaren 10ean jokatuko da, larunbatean, arratsaldeko 16:30etan hasita, San Mames futbol zelaian.

Eibar – Reala, apirilaren 26an jokatuko da, astelehenean, 21:00etatik aurrera, Ipurua futbol zelaian.

Eibar – Alaves, maiatzaren 2ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

Athletic – Osasuna, maiatzaren 9ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

Osasuna – Reala, maiatzaren 23ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Finaleko saridunak

Finaleko saridunak

VII.Euskal Herria Txapelako finalean lau sari zozkatu genituen ikusleen artean. Hemen nori egokitu zaien