MENDIA

Pou anaiak eta euskal mendizaletasunaren ondarea

by | 2020/01/15

Argazkiak: pouanaiak.com

Mundu mailan euskal mendizaletasunaren eredu diren Eneko eta Iker Pou anaientzat inoizko urterik onena izan da amaitu berri den 2019a.

 

Pasa den abenduan, hainbat kazetarik, idazlek eta mendizalek euskal mendizaletasunaren ondarea sustatzeko adierazpena kaleratu zuten.

Horretarako, egun seinalatu bat aukeratu zuten: Mendien Nazioarteko Eguna eta euskal mendizaletasunaren ondarea gordetzearen eta balioan jartzearen aldeko konpromisoa biltzen duen agiria kaleratu zuten (irakurtzeko HEMEN)

Adierazpen horretan, sinatzaileek mendizaletasuna Euskal Herrian kirolaz haraindiko jarduera bihurtu dela azpimarratu zuten: «Egun erabat sustraituta dago; oso sakon, gainera. Horren erakusle da Hego Euskal Herrian ditugun bi mendizale federazioetan berrogei milatik gora federatu daudela, bai eta mendira noizean behin joaten diren ezin konta ahala gizon-emakumeak ere».
Agirian ere azpimarratu nahi izan dute euskal mendizaleek han eta hemen izan duten presentzia etengabe historia esanguratsua ehuntzen joan dela, eta horregatik ospea lortu duela nazioartean.

Zalantzarik gabe, ondare horren eredu argienetariko bat gasteizko Eneko eta Iker Pou anaien ibilbidea dugu. Eneko mendi-gidaria eta eski-irakaslea da. Alpinismoa, eskalada librea, muturreko eskia eta izotzeko eskalada egiten ditu. Iker berriz, munduko eskalatzaile onenetako bat da. Bere espezialitatea arrokako zailtasun handia da.

Honakoa izan da urterik onena haiek beraiek aitortzen duten moduan, kantitateari zein kalidadeari begira. Izan ere, 10 ibilbide ireki dituzte munduko mendi garrantzitsuenetan: Patagonia, Atlas, Andeak, Europako Pikoak eta Himalayan. Eta horietariko gehienak, estilo askean, non-stop edo alpino estiloetan eginak.

Pou anaien 2019ko momentu onenak
 

Pou anaiek 2019an egindako eskalada garrantzitsuenen zerrenda:

-Urtarrila. “Haizea” 7b/+/60o/550 m Patagonian.
-Otsaila-Martxoa. Eskalada izotzean, Noruegan.
-Apirila. “Honey Moon” 7b+/330 m irekiera marokiar Atlasean.
-Uztaila. “Burrito Chin de los Andes” 6b/700 m, “Cabeza Clava” 6c+/470 m, “Andean Kingdom” 7 a+/800 m eta “Aupa Gasteiz” 7c+/160 m.
-Abuztuan. “Dardara” 7c+/8 a/200 m Europako Pikoetan.
-Iraila-Urrian. “The Latin Brother” 7c/+/560 m, “Miguelink” 6c/600 m) eta “Beti Alavés” 6b+/340 m. Hiru irekiera hauek non-stop eta estilo alpinoan, azkar eta gelditu gabe. Baita ere oraindik inoiz zapaldu gabeko bi pikoetarako igoera Himalayan bertan.

Etorkizunari begira:

Erronka nagusia orainarte izan duten ibilibide oparoa mantentzea da eta horretarako aurtengo proiektu berriak prestatzen ari dira orain. Izango dituzten lanen artean, “The North Face 4 Elementos” egitasmoa amaitzea izango da lehentasunetariko bat.

Pou anaiak, erronka gehiagoren bila urte berriarekin batera
Eta kirolean zer?

Eta kirolean zer?

EAEko hauteskundeen atarian, EH Kirolak alderdiei egindako galdetegia jarduera fisikoaz eta kirolaz