FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna – Athletic, maiatzaren 25ean

by | 2023/05/10

Osasuna – Athletic

Hilaren 25ean jokatuko da Osasuna eta Athleticen arteko partida, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan 21:30etan hasita, Sadar fubol zelaian. VII. Euskal Herria Txapela 2022-23 edizioaren seigarren eta azken partida izango da. Emaitzaren arabera erabakiko da Realaren aurka finalean izango den taldea. Bai Osasunak, bai Athleticek, biek ala biek izango dute finalera joateko aukera.

Urtarrilaren 9an jokatu zen Athletic-Osasuna elkarren arteko lehen bueltako partida, eta orduko hartan 0-0 amaitu zen partida.

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

Aurtengo edizio honetan hiru talde ari dira Txapela eskuratzeko lehian: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokatuko dira finalerako sailkatzeko fasean. Larunbatekoa aurtengo laugarren norgehiagoka izan doa. Finala, lehenengo bien artean jokatuko da.

Sailkapena

Bigarren bueltako azken partidaren aurrean, dagoeneko Realak eskuratua du VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizio honetako lehen postua sailkapenean, bederatzi punturekin. Athleticek, labur esanda, lau puntu ditu,  Osasunak aldiz, puntu bat.

Gauzak horrela,  bai Osasunak eta bai Athleticek, biek ala biek aukera dute oraindik finalera iristeko. Horretarako, Osasunak irabazi beharko luke, Athleticek berdinketarekin finaleko txartela eskuratzeko nahikoa duen bitartean.

Finala

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren finala abuztuan jokatuko da. Oraindik data eta zelaia zehazteke daude, baina Realak lehen postuan amaituko duenez, bera izango da etxeko taldea eta zelaia ere aukeratu ahal izango du.


VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.

Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.

 

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

2022/23

VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA9430173
OSASUNA4411224
ATHLETIC4411235
NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2022.12.31Reala
2 - 0
Osasuna
2023.01.09Athletic
0 - 0
Osasuna
2023.01.14Reala
3 - 1
Athletic
2023.04.16Ahletic
2 - 0
Reala
2023.04.30Osasuna
0 - 2
Reala
2023.05.25Osasuna
2 - 0
Athletic

Euskal Herria Txapela

Alaves 1-1 Reala

Alaves 1-1 Reala

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bosgarren partida izan da. Sailkapenean, Reala dugu buruan bost punturekin. Ondoren Athletic dago, laurekin.

Osasuna – Athletic, astelehenean

Osasuna – Athletic, astelehenean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren seigarren partida izango da. Sadar futbol zelaian jokatuko da, 21:00etan hasita

Alaves – Reala, igandean

Alaves – Reala, igandean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bosgarren partida izango da. Mendizorrotza futbol zelaian jokatuko da, 18:30etan hasita

Alaves – Reala, urtarrilaren 2an

Alaves – Reala, urtarrilaren 2an

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bosgarren partida izango da. Mendizorrotza futbol zelaian jokatuko da, 18:30etan hasita