FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna – Athletic, igandean

by | 2019/11/22

Igandean jokatuko da OsasunaAthletic, IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren seigarren partida. Arratsaldeko 14:00etan, Sadarren.

Raul Garcia: ‘Partida oso zaila izango da’ (Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Nafarrak bere talde ohiaren aurka neurtuko ditu indarrak, Athleticek Sadarren jokatuko duen derbian → eitb.eus

Sailkapenean, bost partida jokatuta, Athletic eta Osasuna dira, hain zuzen ere, lehen bi postuetan daudenak. Atheltic-ek 6 puntu ditu, bi partida jokatuta, eta, Osasunak, 4, bi partida jokatuta. Biak ala biak, beraz, oraingo sailkapenari begira, finala jokatzeko postuetan.

Athletic eta Osasunaren ostean, sailkapenean, hurrenez hurren, Reala da hirugarrena, 2 punturekin, bi partida jokatuta; Eibar dator gero, laugarren postuan, puntu batekin, partida bakarra jokatuta baina; eta Alaves dago azken postuan, orain arte jokatu dituen hiru partidetan puntu bat bera ere lortu gabe.

III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioko txapelduna Eibar izan zen. Denboraldiko sailkapenean, ordea, Reala izan zen lehena, 10 punturekin eta Eibar bigarrena, 9 punturekin. Baina finalean Eibarrek 2-1 garaitu zuen Reala, abuztuaren 10ean Tolosako Berazubi zelaian jokatutako partidan.

Aurtengo III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioan, Osasuna ere ari da Txapela eskuratzeko lehian, ihazko denboraldian Espainiako La liga lehen mailako lehiaketara igo ondoren. Izan ere, Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailan diharduten Euskal Herriko taldeen artean jokatzen da, elkarren arteko partidetako emaitzen araberako sailkapenaren ostean, titulua eskuratzeko finala sailkapeneko lehen bien artean jokatuz.

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, igandean bertan jokatuko da, EibarAlaves artean, arratsaldeko 16:00etan, Ipurua futbol zelaian.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Eibar 3-0 Alaves

Eibar 3-0 Alaves

Eibarrek irabazi du V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazortzigarren partida. Athletic-Osasuna izango da hurrengo norgehiagoka, maiatzaren 8an.

Eibar-Alaves, larunbatean

Eibar-Alaves, larunbatean

Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, Ipurua futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazortzigarren partida izango da

Eibar 0-1 Reala

Eibar 0-1 Reala

Realak irabazi du V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazazpigarren partida. Eibar-Alaves izango da hurrengo norgehiagoka, maiatzaren 1ean.