FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna – Athletic, azaroaren 24an

by | 2019/11/06

OsasunaAthletic izango da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren seigarren partida. Azaroaren 24an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 14:00etan, Sadarren.

Sailkapenean, bost partida jokatuta, Athletic eta Osasuna dira, hain zuzen ere, lehen bi postuetan daudenak. Atheltic-ek 6 puntu ditu, bi partida jokatuta, eta, Osasunak, 4, bi partida jokatuta. Biak ala biak, beraz, oraingo sailkapenari begira, finala jokatzeko postuetan.

Athletic eta Osasunaren ostean, sailkapenean, hurrenez hurren, Reala da hirugarrena, 2 punturekin, bi partida jokatuta; Eibar dator gero, laugarren postuan, puntu batekin, partida bakarra jokatuta baina; eta Alaves dago azken postuan, orain arte jokatu dituen hiru partidetan puntu bat bera ere lortu gabe.

III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioko txapelduna Eibar izan zen. Txapelako sailkapenean Reala gelditu zen lehena, 10 punturekin eta Eibar bigarrena, 9 punturekin. Baina finalean Eibarrek 2-1 garaitu zuen Reala, abuztuaren 10ean Tolosako Berazubi zelaian jokatutako partidan.

Aurtengo III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioan baina, Osasuna ere ari da Txapela eskuratzeko lehian, ihazko denboraldian Espainiako La liga lehen mailako lehiaketara igo ondoren. Izan ere, Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailan diharduten Euskal Herriko taldeen artean jokatzen da, elkarren arteko partidetako emaitzen araberako sailkapenaren ostean, titulua eskuratzeko finala sailkapeneko lehen bien artean jokatuz.

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, azaroaren 24an bertan jokatuko da, EibarAlaves artean, arratsaldeko 16:00etan, Ipurua futbol zelaian.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Osasuna – Reala, abenduaren 22an

Osasuna – Reala, abenduaren 22an

Osasuna – Reala izango da IV. Euskal Herria Txapelaren hamargarrenaren partida. Abenduaren 22an jokatuko da, arratsaldeko 14:00etan

Aldaketa gutxi sailkapenean

Aldaketa gutxi sailkapenean

Athletic 0-0 Eibar berdinketarekin ez da mugimendurik izan sailkapeneko postuetan, Athleticek buruan eta Eibarrek azken postuan segitzen dute, puntu bana gehiagorekin

Athletic 0 – 0 Eibar

Athletic 0 – 0 Eibar

Athleticek eta Eibarrek berdindu egin dute San Mamesen jokatutako partidan. Beraz, aldaketarik ez dago IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenean