FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna – Alaves, apirilaren 10ean

by | 2022/03/23

Osasuna – Alaves

 

Apirilaren 10ean jokatuko da Osasuna-Alaves norgehiagoka, 14:00etan hasita, Sadar futbol zelaian. VI.Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamaikagarren partida izango da.

Denboraldi honetako Alaves eta Osasunaren arteko lehen bueltako partida irailaren 18an jokatu zen Mendizorrotzan. Osasunak eraman zituen hiru puntuak: Alaves 0-2 Osasuna

Sailkapena

VI. Euskal Herria Txapelaren 2021/22 edizioaren amargarren partida jokatuta, badakigu finalean izango diren taldeak nor izango diren: Athletic-Reala, orden horretan gainera. Izan ere, matematikoki orden horretan geltituko dira eta Athletic izango dugu etxeko taldea finalean, hau da, finala jokatuko den zelaia aukeratu ahal izango duena. Oraingoz, sailkapenean, biak daude 11 punturekin, Athletik, jokatzeko beste partida bat izanik ere, elkarren aurkako emaitzak kontuan  hartuta aurretik dagoelarik. Osasunak hiru puntu ditu eta, Alavesek, puntu bi.

Euskal Herria Txapela

Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailako ligan ari diren euskal taldeen artean jokatzen da. Elkarren aurkako partidak kontutan hartuta sailkapena egiten da eta puntu gehien ateratzen dituzten bi taldeen artean jokatzen da finala.

2016/17 denboraldian jokatu zen lehen edizioa, denboraldi horretan lehen aldiz Euskal Herriko bost talde aritu zirelarik. Edizio horretako finala Athletic eta Alaves artean jokatu zen, baina txapela eman gabe gelditu zen, talde bietako jokalarien arteko istiluen ondorioz epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuelako. Hurrengo edizioetako txapeldunak izan dira, hurrenez hurren, AthleticEibarReala eta Osasuna.

Covid19aren eraginez, IV. Euskal Herria Txapelako finala ateak itxita jokatu zen, denboraldi horretako martxotik aurrerako partida guztiak bezala. Ateak itxita jokatu ziren V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioko partidak ere, eta finala aforo mugatuarekin baina zaleak bertan zirela jokatu zen Irunen, Realaren eta Osasunaren artean. Reala 1-3 Osasuna emaitzarekin amaitu zen, eta Osasuna dugu oraingo txapelduna.

Hurrengo partidak

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hurrengo partidak urtarrilean izango dira:

→ Osasuna – Alaves. Apirilaren 10ean, igandearekin, 14:00etan hasita, Sadar futbol zelaian
→ Athletic – Osasuna. Maiatzaren 15eko asteburuan

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna
Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Otsailaren 16an jokatzeko zen Eibar-Reala partida bertan-behera gelditu zen Zaldibarko zabortegiak eragindako kutsadura maila oso handia zegoelako

Igandean, Alaves-Athletic

Igandean, Alaves-Athletic

Aste honetan ere badugu IV. Euskal Herria Txapelaren partida. Igandekoa bigarren bueltako laugarren partida izango da

Athletic 0-1 Osasuna

Athletic 0-1 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Zazpi puntu ditu orain

Eibar-Reala, bertan-behera

Eibar-Reala, bertan-behera

RFEF-eko Konpetizio Batzordeak bertan-behera utzi du igande honetan jokatzeko zen Eibar-Reala partida, Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, airean dioxinak eta furano maila altuak direlako.

Igandean, Athletic-Osasuna

Igandean, Athletic-Osasuna

Athletic–Osasuna otsailaren 16an jokatuko da, datorren igandean, arratsaldeko 18:30etan, San Mamesen. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako laugarren partida izango da

Igandean, Eibar-Reala

Igandean, Eibar-Reala

Eibar–Reala otsailaren 16an jokatuko da, datorren igandean, arratsaldeko 14:00etan, Ipuruan. IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida izango da Gipuzkoako bi taldeen arteko lehia

XI. Euskal Herria Kopa | Sailkapena ~ Emaitzak 

2021/22

VI. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna