FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna 4-2 Alaves

by | 2019/11/03

Argazkia: Jagoba Manterola | FOKU


FITXA TEKNIKOA:

Osasuna 4-2 Alaves


OSASUNA: Ruben; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres, Oier, Merida (Darko, 85.min), Ruben Garcia (Iñigo Perez, 81.min); Juan Villar (Cardona, 76.min), Chimy Avila.

ALAVES: Pacheco; Martin, Laguardia, Magallan, Duarte; Aleix Vidal (Burke, 67.min), Pere Pons, Manu (Borja Sainz, 58.min), Wakaso; Lucas Perez, Joselu (Guidetti, 76.min).


GOLAK:

1-0: Ruben Garciak (20.min)
2-0: Chimy Avilak (26.min)
2-1: Laguardiak (28.min)
3-1: Roberto Torresek (45.min)
3-2: Lucas Perezek (51.min)
4-2: Juan Villarrek (55.min)


EPAILEA:
Munuera Montero. Txartel horiak: Osasunako Chimy Avila (41.min), Fran Merida (69.min), Marc (84.min) eta Estupiñán (90+2.min); Alaveseko: Lisandro Magallan (10.min) eta Laguardia (84.min).


BESTELAKOAK:
15.954 ikusle Sadarren, IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bosgarren jardunaldian.

ARGAZKI GEHIAGO:

Osasunak irabazi du Alavesen aurkako derbia, etxeko garaipenei jarraipena emanez

Emozio handiko norgehiagoka bizi izan dute Sadarrera gerturatu diren zaleek, sortutako aukerek lehia bizia piztu baitute zelaian. Azkenik, etxean erdietsitako 31. garaipena lortu dute gorritxoek.

Osasunak irabazi du igande honetan Sadarren jokatutako euskal derbia. 4 eta 2 gailendu dira gorritxoak Alavesen aurka partidan, eta honekin batera, etxean porrik jaso gabe jarraitzen dute, 30 neurketako marka hautsiz.

Jagoba Arrasatek gidatutako taldea golaren bila abiatu da epaileak hasiera adierazi duen une beretik eta Ruben Garcia izan da aurreneko gola egin duena (1-0). Hortik aurrera, berriz, gol festa iritsi da Sadarrera, sei minutu geroago, Chimy Avilak bigarrena egin eta gorritxoen aldea handitu baitu (2-0).

Hala ere, begiak itxi aurretik, alegia, soilik minutu bat beranduago, Laguardiak ezustekoa eman eta Alavesen lehena egin du bi taldeen arteko lehia bizia ziurtatuz (2-1).

Duarteren eskua adierazi du ondoren epaileak atsedenaldira abiatu aurretik eta Roberto Torresek gorritxoen hirugarrena egiteko baliatu du aukera (3-1).

Bigarren zatiari dagokionez, epaileak beste penalti bat adierazi du, ordaingoan, ordea, talde arabarraren aldekoa eta Lucas Perezek ere ez du hutsik egin eta Alavesen bigarrena egin du (3-2).

Gauzak horrela, joan-etorri zoroa bilakatu da norgehiagoka eta Juan Villarrek gorritxoen laugarrena egin nahi izan du garaipena ziurtatze aldera (4-2).

Ordutik aurrera, markagailuak geldialdia egin du eta bere horretan mantendu da neurketa bukatu arte. Hortaz, Osasunak eskuratu ditu Alavesen aurkako derbian jokoan zeuden hiru puntuak eta etxean galdu gabe daraman 31. partida izan du honakoa, marka bete-betean hautsiz eta erronka berri bat plazaratuz.

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA156501158
2ATHLETIC10731386
3ALAVES96303811
4OSASUNA7521298
5EIBAR26024310

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.03.15Reala
Osasuna
2020.03.21Alaves
Reala
2020.03.21Eibar
Athletic
2020.04.12Alaves
Osasuna
2020.04.26Eibar
Osasuna
EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

FUTBOLA Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu  ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH...

Share This