FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna 2-1 Eibar

by | 2021/02/08

Argazkia: @caosasuna_eus

Osasuna 2-1 Eibar


FITXA TEKNIKOA:


OSASUNA: Sergio Herrera, Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Manu Sanchez; Kike Barja (Roberto Torres, 63. min), Oier (Moncayola, 63. min), Torro, Ruben Garcia (Íñigo Perez, 90. min); Calleri (Adrian, 71. min), Budimir (Gallego, 90. min).


EIBAR: Dmitrovic; Arbilla, Oliveira, Bigas (E. Burgos, 46. min), Soares; Muto, Recio (Diop, 71. min), Edu Expósito (Quique Gonzalez, 90. min), Bryan Gil; Enrich (Pozo, 71. min), Kike Garcia (Sergio A, 85. min).


GOLAK:
1-0
: Callerik, 18. min).
1-1: Kike Garciak, (44. min).
2-1: Budimirrek, 87. min.


EPAILEA:
Figueroa Vázquez. Ez du txartelik atera


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaikagarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Osasuna 2-1 Eibar

 

Osasunak irabazi du V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaikagarren partida, eta sailkapenaren buruan jarri da, 9 punturekin.

Osasuna aurreratu da markagailuan, 28. minutuan Callerik sartutako golarekin. Eibarrek berdindu egin du markagailua baina, aldageletara joan aurretik, Kike Garciaren golari ezker. Eta azken minutuetan, Osasunaren bigarren gola etorri da. Budimirrek sartu du garaipen gola, 87. minutuan.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Gaurko partidaren emaitzarekin, V. Euskal Herria Txapelaren hamaikagarren partida, hau da, bigarren bueltako lehena jokatuta, sailkapenaren buruan jarri da Osasuna, 9 punturekin. Ondoren Alaves dugu bigarren postuan, 8 punturekin. Atzetik, Reala,  sei punturekin. Eta ondotik, Athletic, hiru punturekin. Azken postuan, Eibar, bi punturekin.

Hurrengo partida

V. Euskal Herria Txapela 2020/2021 edizio honetako hurrengo partida, otsailean 21ean izango da:

Reala – Alaves, otsailaren 21ean jokatuko da, igandean, arratsaldeko 16:15ean, Anoetako futbol zelaian. 

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Athletic 1-0 Alaves

Athletic 1-0 Alaves

Athletic nagusitu da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partidan. Lehenengo hiru puntuak eskuratuta, Osasunarekin batera dago orain sailkapenaren buruan

Athletic-Alaves, ostiralean

Athletic-Alaves, ostiralean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Alaves 0-2 Osasuna

Alaves 0-2 Osasuna

Osasuna nagusi izan da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partidan. Sailkapenean bera da buru, gaurko hiru puntuekin

Share This