FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna 1-2 Athletic

by | 2019/11/25

Argazkia: Iñigo Uriz | FOKU


FITXA TEKNIKOA:

Osasuna 1-2 Athletic


OSASUNA: Herrera; Lillo, David Garcia, Roncaglia, Estupiñan; Roberto Torres, Darko (Iñigo Perez, 78.min), Merida, Ruben Garcia (Cardona, 71.min); Juan Villar (Adrian, 71.min) eta Chimy Avila..

ATHLETIC: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Unai Lopez (San Jose, 64.min), Dani Garcia; Raul Garcia (Kodro, 46.min), Sancet (Lekue, 74.min), Cordoba eta Williams.


GOLAK:

0-1: Williamsek (20.min)
1-1: Chimy Avilak (76.min)
1-2: Kodrok (79.min)


EPAILEA:
Sanchez Martinez. Txartel horiak: Osasunako Chimy Avila, Darko Brasanac, Ruben Garcia eta Lillo; Athletic-eko: Cordoba, Williams eta Yuri.


BESTELAKOAK:
16.145 ikusle Sadarren, IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren seigarren jardunaldian.

ARGAZKI GEHIAGO: athletic-club.eus

Athleticek eten du Osasunaren bolada on eta luzea Sadarren

Nafarrek 31 partida zeramatzaten galdu gabe zaleen aurrean, baina ezin izan dute gehiago luzatu, Athletic eraginkorragoa izan delako atearen aurrean, Williams eta Kodroren golekin. Etxetik kanpoko lehen garaipena dute zuri-gorriek denboraldi honetan.

Aitor Manterola

Athleticek irabazi du Sadarreko derbia, 1-2 nagusitu baitzaio Osasunari. Etxetik kanpo lehen garaipena du denboraldi honetan Gaizka Garitanoren taldeak. Jagoba Arrasaterenek, aldiz, zaleen aurrean aspaldi izan zuten zapore garratzarekin amaitu dute, 2018ko apirilaren 1etik zegoelako etxean partidarik galdu gabe Osasuna. 31 partida iraun du bolada on luzeak.

Lehen zatian, hobeto aritu dira zuri-gorriak. Garitanok hamaikakoan ezustea eman du, Oihan Sancet ipiniz punta-erdi lanetan, eta min asko egin dio nafar gazteak Osasunaren defentsako lanari. Etxeko erdiko bi atzelarien eta bi euskarrien leku onak hartu ditu askotan, eta hortik aukera izan du Williamsen abiadurarekin bat egiteko kanpotarren erasoko jokoak, etxekoen atzeko lerroa aurreratuta zebilela baliatuz.

Horrelako jokaldi batean gola sartu du Raul Garciak zortzigarren minutuan, baina jokoz kanpo zela ebatzi du VAR-ak. Ez du gailu berri horrek lanik eduki handik gutxira, Athleticen lehen golean. Sanceten pasea ondo baliatu baitu Williamesek 0-1ekoa sartzeko 21. minutuan. Etxeko taldea ez zebilen eroso, betiko jokoa egin ezinda. Hala ere, Athleticek ez du baliatu aldeko haizea, eta lehen zatiaren azkenera, Unai Simonek hiru geldiketa on egin behar izan ditu emaitzari eusteko.

Aldagelatik bueltan, Osasuna betikoa izan da, eta gailendu egin zaio kanpoko taldeari. Erosotasuna taldez aldatu da, eta Arrasaterenak nagusitzen joan dira. Horri esker aukerak sortzen hasi da, baina ez du berdinketa lortu 76. minutura arte. Chimy Avila aurrelari argentinarrak aurrea hartu dio Yuriri area barruan, eta ondo astindu du baloia sarera botatzeko. Ematen zuen azkeneko minutuak etxekoen aldekoak izaten jarraituko zutela, baina handik hiru minutura, zelai erditik ateratako falta batean, Kodrok ondo baliatu ditu Osasunakoen biguntasuna, zalantzak eta hutsak, eta garaipeneko gola eman dio bere taldeari.

Partida amaitu artean, Osasuna saiatu da berdinketa lortzen, baina sortutako aukera apurretan ez du asmatu, eta Athleticek, kontraerasoan, hirugarrena sartzeko aukera izan du Williamsen bidez.

Horrenbestez, duela 60 urte San Juan zelaian gertatu zen egoera bera gertatu da gaur Sadarren: orduan ere Athleticek hautsi zuen Osasunaren etxeko bolada on luzea.

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Reala 1-1 Osasuna

Reala 1-1 Osasuna

Berdinduta amaitu da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako seigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka

Reala-Osasuna, igandean

Reala-Osasuna, igandean

IV. Euskal Herria Txapelaren hamaseigarren jardunaldia. 22:00etan hasiko da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Share This