FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna 1-1 Alaves

by | 2021/01/01

Argazkia: @Alaves_eus

Osasuna 1-1 Alaves


FITXA TEKNIKOA:


OSASUNA: Rubén Martínez; Nacho Vidal, Aridane, David García, Juan Cruz; Roberto Torres (Kike Barja, 90. min), Oier, Moncayola (Javi Martínez, 90. min), Rubén García (Jony, min. 90); Calleri (Gallego, 46. min) eta Budimir (Sergio Herrera, 8. min).


ALAVES: Pacheco; Ximo (Tavares, 76. min), Laguardia, Lejeune, Duarte; Edgar (Borja Sainz, 66. min), Tomás Pina (Jota, 76. min), Manu García, Luis Rioja; Deyverson (Lucas Pérez, 46. min) eta Joselu.


GOLAK:
1-0
: Roberto Torresek, 68. min.
1-1: Lucas Perezek, 75. min.


EPAILEA:
Jaime Latre. Txartel horiak: Oier, Calleri eta Sergio Herrera (Osasuna); Pina, Deyverson, Lejeune eta Jota (Alaves). Epaileak Ruben Martinez kanporatu du 8. minutuan, Deyversoni area aurrean falta garbia egin eta gero.


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bederatzigarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Osasuna 1-1 Alaves

 

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bederatzigarren partida.

Osasunak jokalari bat gutxiagorekin aritu da 10. minututik aurrera, epaileak VAR kontsultatuta Ruben Martinez kanporatu ondoren. Hala ere, partidu berdindua izan da. Gainera aukera gehiago inork izatekotan Osasunak izan dituela esan behar, eta, azkenean, gol banarekin, berdinketa markagailuan.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Gaur V. Euskal Herria Txapela zortzigarren partida ere jokatu da San Mamesen: Athletic 0-1 Reala

Sailkapenean, gaurko partida biak kontutan hartuta Alaves dugu buruan, 8 punturekin. Atzetik, berdinduta Osasuna eta Reala,  biak bost punturekin. Ondotik, Athletic, hiru punturekin. Eta azken postuan, Eibar, bi punturekin.

V. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partidak:

Dagoeneko finkatuta dagoz V. Euskal Herria Txapela edizio honetako hurrengo partidaren eguna eta ordua:

Reala – Osasuna, urtarrilaren 3an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 18:30ean hasita, Anoetako futbol zelaian.

Partida hau jokatuta, V. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaituko da. Ordurako jakingo dugu neguko sailkapenean finala jokatzeko postuetan diren bi taldeak, baina dagoeneko esan dezakegu horietako bat Alaves izango dela.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Otsailaren 16an jokatzeko zen Eibar-Reala partida bertan-behera gelditu zen Zaldibarko zabortegiak eragindako kutsadura maila oso handia zegoelako

Igandean, Alaves-Athletic

Igandean, Alaves-Athletic

Aste honetan ere badugu IV. Euskal Herria Txapelaren partida. Igandekoa bigarren bueltako laugarren partida izango da

Athletic 0-1 Osasuna

Athletic 0-1 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Zazpi puntu ditu orain