FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna 1-0 Alaves

by | 2022/04/11

Argazkia: @caosasuna_eus

 

Osasuna 1-0 Alaves


FITXA TEKNIKOA:


OSASUNA: Sergio Herrera; Nacho Vidal (Kike Barja, 87. min), Aridane, David Garcia, Cote (Manu Sanchez, 61. min); Torro; Chimy Avila (Javi Martinez, 87. min), Moncayola, Iñigo Pérez (Roberto Torres, 61. min), Ruben Garcia (Kike Garcia, 61. min) eta Budimir.

ALAVES: Pacheco; Laguardia, Lejeune, Navarro; Tenaglia (Duarte, 81. min), Escalante (Toni Moya, 81. min), Loum, Rioja; Edgar (Tomas Pina, 76. min), Vallejo (Pellistri, 65. min) eta Joselu.


GOLAK:
1-0: 92. min: Budimir.


EPAILEA:
Alejandro Muñiz Ruiz. Txartel horiak atera dizkie Nacho Vidal, Budimir eta Torro Osasunako jokalariei, baita Loum Alaveseko futbolariari.


BESTELAKOAK:
VI.Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren sailkapen faseko hamaikagarren partida. 19.220 ikusle Sadarren. Omenaldia egin zaio partida hasi aurretik Osasunako atezain ohi Juan Carlos Unzueri. 

Osasuna 1-0 Alaves

Osasunak irabazi du  VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamaikagarren partida. Emaitzak ez du sailkapenean eraginik izango, dagoeneko finalerako sailkatuta daudela Atheltic eta Reala. Hori bai, Alaves azken lekuan geldituko da aurtengo sailkapen fasea honetako sailkapenean.

92. minutuan sartutako golarekin nagusitu da Osasuna gaurko partidan, Alavesek partidan zehar izandako aukerak ezereean uzteko. 

Sailkapena

VI. Euskal Herria Txapelaren 2021/22 edizioaren hamargarren partida jokatuta, lehenagotik ere bagenekien finalean izango diren taldeak nor izango diren: Athletic-Reala, orden horretan gainera. Izan ere, matematikoki orden horretan geltituko dira eta Athletic izango dugu etxeko taldea finalean, hau da, finala jokatuko den zelaia aukeratu ahal izango duena. Oraingoz, sailkapenean, biak daude 11 punturekin, Athletik, jokatzeko beste partida bat izanik ere, elkarren aurkako emaitzak kontuan  hartuta aurretik dagoelarik. Gaurko partidaren emaitzarekin Osasunak sei puntu ditu orain eta, Alavesek, puntu bi. Athletic-Osasuna azken partidaren faltan, oraingo ordenean geldituko da sailkapena aurtengo txapelketan, lehen eta bigarren postuak erabakitzeke badira ere.

Hurrengo partidak

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hurrengo eta sailkapen faseko azken partida hauxe izango dugu:

→ Athletic – Osasuna. Maiatzaren 15eko asteburuan

2021/22

VI. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna
Osasuna 1-1 Reala

Osasuna 1-1 Reala

VIII. Euskal Herria Txapelaren bosgarren partida izan da. Hurrengoa, Reala-Alaves, urtarrilaren 1eko asteburuan izango da