FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna 0-1 Reala

by | 2021/05/23

Argazkia: @RealSociedadEUS

Osasuna 0-1 Reala


FITXA TEKNIKOA:


OSASUNA: Juan Perez; Nacho Vidal, Unai Garcia (Ramalho, 54. min), David Garcia, Manu Sanchez; Torro (Moncayola, 46. min); Roberto Torres, Oier, Iñigo Perez (Javi Martinez, 80. min), Kike Barja (Jony, 80. min); Gallego (Budimir, 69. min).


REALA: Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal; Zubimendi, Guevara, Silva (Carlos Fernandez, 74. min); Portu (Januzaj, 82. min), Isak (Roberto Lopez, 90. min), Oyarzabal (Barrenetxea, 82. min).


GOLAK:
0-1
: Isakek, 86. min.


EPAILEA:
Figueroa Vazquez. Txartel horia erakutsi dio Osasunako Enric Gallegori.


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren sailkapen faseko azken partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Osasuna 0-1 Reala

 

Realak irabazi du V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hogeigarren partida. Aurtengo edizioaren azken partida izan da. Hartara, lehenengo eta bigarren postuetan amaitu duten Reala eta Osasuna izango ditugu finalean aurten ere. 

Azken minutuetan sartu du gola Realak, eta emaitza horrekin partida irabazi ez ezik,  lehen postua eskuratu du aurtengo V. Euskal Herria Txapelaren edizioan.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Denboraldi honetako partida guztiak horrela jokatu dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak bere bidea egin du. Finala publikorekin jokatu ahal izatea espero dugu.

Sailkapena

Amaitu da  V. Euskal Herria Txapelaren 2020/21 edizioaren lehen fasea eta sailkapenean Realak eskuratu du lehen postua, 16 punturekin, partida bat ere galdu gabe.  Osasuna bigarren postuan gelditu da, 13 punturekin. Eta hortik aurrera, Alaves hirugarren postuan, 9 punturekin. Laugarrena, Athletic, 7 punturekin. Eta azken postuan, Eibar, 6 punturekin.

Gauzak horrela, aurten ere  Reala eta Osasuna izango ditugu finalean. Finala abuztuan jokatuko da. Egutegiak eta bestelako aukerak kontutan hartu beharko dira eguna zehazteko. Bestela ere, Realak lehen postua eskuratu duenez, lehentasuna dauka futbol zelaia aukeratzeko orduan.

Aurtengo denboraldian albiste txarra ere izan dugu. Izan ere, Eibar 2. mailan jokatuko du datorren denobraldian Espainiako ligan, eta horren ondorioz Euskal Herria Txapelatik kanpo gledituko da 2021/22 denboraldian. Laster bueltatuko ahal da!

 

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Eibar 0-2 Alaves

Eibar 0-2 Alaves

Alavesek Eibar garaitu du Ipuruan eta aurre hartu dio IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen sailkapenean ere, zazpigarren jardunaldia jokatuta

Osasuna 1-2 Athletic

Osasuna 1-2 Athletic

Athletic-ek garaitu du Osasuna IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen seigarren jardunaldian. Sailkapenean indartu egin da bere lehen postuan

EHTxapela, mahai bueltan

EHTxapela, mahai bueltan

Jose Luis Mendilibar, Asier Garitano, Jagoba Arrasate eta Gaizka Garitano elkarrekin afaldu zuten derbien besperan