ARRAUNA

Oriok eta Hondarribiak irabazi dute Lekeitioko Ikurrina

by | 2021/06/07

Argazkiak: Euskadiko Arraun Federazioa

Arraun denboraldiko liga nagusiak hasteko egun gutxi falta direla, Lekeitioko gizonezkoen 42. eta emakumezkoen 10. banderen estropadak jokatu zituzten asteburuan, non Hondarribiak, mutiletan, eta Oriok, nesketan, garaipena eskuratu zuten.

Mutiletan «Ama Guadalupekoa» ontziak lehen paladatik aldeak ezarri zituen gainontzeko lehiakideekiko, Zierbena izan zen bigarren eta Bermeo hirugarren.

Bandera laugarren eta azken txandan egon zen jokoan, batez ere haizeak behera egin zuelako, eta aipatu txandan hasi eta buka, Hondarribia nagusi izan zen, denborarik onenak ezarriz. Lehen ziabogan gauzak estu izan ziren, Orio, Zierbena eta Bermeo gertu izan zituztelarik Bidasoakoek baina handik aurrera aldeak haunditzen joan ziren eta azkenean helmugara ailegatzen lehenak izan ziren 21:25.08ko denborarekin. Zierbena bigarren amaitu zuen, garaileengandik bost segundotara, Urdaibai hirugarren 13 segundotara eta Donostiarra laugarren 13 segundotako atzerapenarekin.

Nesketan berriz,  Oriok nagusitasunari heldu zion eta beste hamar taldeei alde handia atera zien.  11:38,50eko denborarekin, garaipen erosoa eskuratu zuten, Donostiarra -9 segundura- eta Hondarribiaren aurretik -ia 14 segundotara-.

Emakumezkoen sailkapena

  1. Orio AE 11:38,50
  2. Donostiarra 11:47,95
  3. Hondarribia 11:52,03
  4. Tolosaldea 11:57,67
  5. Donostia Arraun Lagunak 12:05,65
  6. Zumaia 12:13,19
  7. Ondarroa 12:23,75
  8. San Juan 12:24,97
  9. Hibaika 12:31,86
  10. Deusto 12:35,12
  11. Lekittarra 12:56,57

Gizonezkoen sailkapena

  1. Hondarribia 21:25.08
  2. Zierbena 21:31,03
  3. Urdaibai 21:38,84
  4. Donostiarra 21:49,11
  5. Orio AE 21:59,19
  6. Getaria 22:06,36
  7. Ondarroa 22:13,78
  8. San Pedro 22:18,33
  9. Kaiku 22:29,96
  10. Lekittarra 22:34,84
  11. Zarautz Gesalaga Okelan 22:43,85
  12. Portugalete 22:46,65
  13. Deusto 22:55,95
  14. Busturialdea 23:12,68
Share This