ARRAUNA

Oriaren XXVI. Traineru Jaitsiera larunbatean

by | 2020/02/21

Argazkiak: orio-ae.com

Oriaren XXVI. Traineru Jaitsiera lehiatuko da astebukaera honetan

 

Oriaren Traineru Jaitsiera XXVI. Edizioa izango dugu larunbat honetan, Otsailak 22. Eguerditik aurrera arraun giroa izango da herrian, eta 16:00etan ekingo diote estropadari.

Orioko Traineru Jaitsiera jokatuko dute larunbatean, neguko estropada ezagunena, negu garaiko “kontxa txikia”. 91 ontzi eta 1.200 arraunlari inguru ariko dira. Emakumeetan, 20 traineru irtengo dira; gizonetan, 33.

1995. urtean antolatu zen lehen aldiz jaitsiera Orion, eta ordutik, 17.000 estropalari baino gehiagok parte hartu dute proban. Aurtengo edizioan, Oriaren jaitsierak 91 traineru eta 1.200 estropalaritik gora juntatuko ditu kategoria guztiak kontutan hartuta.

Estropada eremuan ez da aldaketarik izango aurtengo edizioan, eta antolatzaileek bi ibilbide egokituko dituzte larunbaterako. Luzeenak 6.000 metro izango ditu, eta estropalariek Mapilen (Aginaga) izango dute irteera puntua. Senior mailako gizonezkoak arituko dira eremu honetan.

4.000 metroko ibilbidean, berriz, estropalariak Sarikolatik aterako dira. Eremu honetan mediterraneoko ontziek, emakumeek, jubenilek eta beteranoek egingo dute arraunean.

Neguko prestakuntzan dabiltza traineruak, eta parada ezin hobea izango dute estropalariek Orion haien indarrak neurtzeko, izan ere, azken urteetan,  Oriako jaitsieran emaitzak onak lortu dituzten taldeak gero udan fin ibili izan dira. Hau da, udan zer gertatuko den neurtzeko erreferen-tziak ematen ditu

Aurreko urtean, Oriok irabazi zituen bi estropadak, Orioko emakumezkoen traineruak herriko jeitsiera irabazten zuen lehenengo aldia izan zelarik.

Emakumeen partehartzeari dagokionez gero eta gehiago dira Orioko Jaitsieran esku hartzen duten emakumeen traineruak.

Eguna osatzeko, antolatzaileek ekintza osagarri pare bat programatu dituzte eguerdi parterako: hamabietatik aurrera fanfarre bat herriko kaleak alaitzen arituko da, eta ordu batean, marmitakoa banatuko dute Ibai Ondo auzoko plazatxoan, errio ondoan.

Amaiera eman diote Gipuzkoako batel ligari

Amaiera eman diote Gipuzkoako batel ligari

Batel liga bukatutzat eman da eta une honetan sailkapenean puntu gehien dituena izango da irabazlea. Bestalde, Gipuzkoako batel txapelketa atzeratu egin da data zehatzik jarri gabe

Oriotarrak nagusi San Pedroko Estropadan

Oriotarrak nagusi San Pedroko Estropadan

Senior emakumezko zein gizonezkoen kategorian garaipena eskuratu zuten orioko traineruek. Gazteek eta beteranoek osatutako taldean zarauzko Badok 13 garaile