IGERIKETA

Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa, urtarrilaren 29an

by | 2021/12/24

Argazkia: www.eif-fvn.org

Asteazken honetan, abenduak 29an, XXXIX. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa jokatuko da Ordiziako Majori Kiroldegian. Goi mailako 300 igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuenean, zeina 1983tik jokatzen den, dagoeneko 5.000 igerilaritik gora izan direlarik bertan aritu direnak.

39. edizio honetan, 300 igerilari inguruk hartuko dute parte lehiaketan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, baina tamalez COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaera dela eta, nazioarteko parte-hartzaile gutxiago izango dira.

Emakumezkoen artean, proba irabazteko hautagai nagusiak Jessica Vall eta Lidon Muñoz (Herrialde Katalanak), Francesca Fangio eta Anna Pirovano (Italia) eta Simona Kubova dira (Txekiar Errepublika). Gizonezkoen artean, berriz, faboritoak Hugo Gonzalez (Espainia) eta Mateo Mili (Italia) dira.

50 eta 100 metroko probetan lau modalitatetan lehiatuko dira igerilariak, tximeleta, bizkar, bular eta estilo librean, hain zuzen ere. Horrez gain, lau estiloak uztartuko dituzte 100 eta 200 metroko probetan. 

Lehiaketa horretan, urtero bezala, Euskal Herriko selekzioak parte hartuko du. Hau da behin-behineko selekzioa.

Euskal Herriko Selekzioa

Entrenatzaileak: Mikel Deba eta Oscar Abad

MUTILAK

  1. Eneko Garmendia Otaegi Tolosaldea 50E-100E-100L
  2. Ion Mugika Bikuna Bidasoa XXI 50E-100E-50B
  3. David Juiz Larrañaga Swim Camp Getxo 50M-100M
  4. Haritz Elizalde Salcedo Anaitasuna 50L-100L-100X
  5. Ekaitz López Llamazares Amaya 100B-100X-200X
  6. Ander Arruabarrena Mayor Sant Andreu 200X-50E
  7. Xabier Nanclares Ibargutxi Judizmendi 50B-100B
  8. Beñat Agirrebaltzategi Judizmendi 50L-100L
  9. Iker Soto Bidasoa XXI 50L-100L-50M
  10. Iker San Nicolas Kosnoaga 50L-100M

NESKAK

  1. Petra Bisa Nsue Anaitasuna 50L-100L
  2. Ainhoa Martin Fernández Bidasoa XXI 100B-100X-200X
  3. Leire Martin Fernández Bidasoa XXI 50E-100E-200X
  4. Ainhoa Gotxikoa Torrecilla Menditxo 50B-100B
  5. Nahia Garrido Malvar Tolosaldea 50E-100E-200X
  6. June Ilzarbe Bidasoa XXI 50M-50L-100M
  7. Maider Melendez Judizmendi 50B-100B
  8. Cristina Mardones Moscardó 100X-200X
  9. Lide Marquet Atletico SS 50M-100M
  10. Araitz Zuntzunegi Kosnoaga 50M-100M-50L
  11. Maialen Saez Bidasoa XXI 50L-100L-100B

Igeriketa