FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

OPARI BIKAINAK ZOZKATUKO DITUGU

2018/08/24

Opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu sarrera duten ikusleen artean; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean:

1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)

2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne

3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria

4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana

5.- Zinematarako sarrerak

…etabar.

→ Sarrerak ONLINE erosteko: HEMEN

→ Wikipedia: Euskal Herria Txapela

Eibar – Alaves, azaroaren 4ean

Eibar – Alaves izango da III. EH Txapelaren 4. jardunaldia. Azaroaren 4ean jokatuko da, igandearekin, Ipuruan, eguerdiko 12:00etan

Eibar 1-1 Athletic

Banaka berdindu dute Eibarrek eta Athleticek III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko hirugarren jardunaldia Ipuruan. Emaitza honekin Eibar da sailkapenaren buruan, 4 punturekin

Share This