TXIRRINDULARITZA

Oier Iturraldek irabazi du 2020 Transpyrenees txirrindularitza froga

by | 2020/08/26

Argazkiak: guerebai

Oier Iturralde (Erromo, 1984), Transpyrenees txirrindularitza frogako irabazlea izan da, errepidean 1000 km baino gehiago egin ostean

 

Oier Iturralde txapeldunaren denbora Transpyrinees lasterketan honakoa izan da: 2 egun, 18 ordu eta 56 minutu. Oier izan da lasterketan zehar zeuden 40 mendateetariko azkenekoa zen Jaizkibel gainera heldu den lehen txirrindularia eta beraz, Euskal Herria ordezkatuz merezitako txapela jantzi du “Atano”k.

Atzetik, Cristoph Fuhrbach alemaniarra helmugaratu da bigarren postuan, hiru ordu eta 46 minututara, eta hirugarrena Joe Rass-court britainiarra izan da, irabazlearekiko bederatzi ordu eta 12 minutuko atzerapenarekin.

Transpyrenees lasterketa, Pirinioetan zehar non-stop errepideko ultraziklismo proba da. Ibilbide ofizialak 1.000km ditu, Mediterraneo itsasotik Kantauri itsasoraino, Pirinioetako mendate mitikoenak eskalatuz, Pailhères, Peyresourde, Tourmalet, Luz-Ardiden, Aubisque edo La Pierre Saint-Martin kasu. Ibilbidea asfaltatuta dago ia %100ean, zati batzuk egoera ezin hobean ez badaude ere.

Irteera pasa den larunbatean (abuztuak 22) izan zen iluntzeko 21:00tan, Gironako Llançà hondartzatik abiatu zelarik lasterketa, eta helmuga berriz, Donostiako itsas pasealekuan kokatua zegoen.

Transpyrenees lasterketak non-Stop etapa bakarra izateak, erlojua lasterketaren irteeran martxan jartzen dela eta helmugara iritsi arte ez dela amatatzen esan nahi du. Hau da, txirrindulariak atseden hartzeko, jateko edo lo egiteko geldirik dauden bitartean, denborak korrika jarraituko du, beraz, plangintza, estrategia eta norbere buruaren gaineko ezagutza ona izatea funtsezkoa da lasterketa honetan denbora ona egin ahal izateko.

Asistentziarik gabeko ultra-txirrindularitza proben oinarrietariko bat gauak igarotzeko modua da ere. Ondo antolatu ezkero, txirrindulariek ibilbidean agertzen diren hotel, kanpin edo aterpetxeetan lo egin dezakete … baina ezin dituzte erreserbatu proba hasi aurretik. Normalean, bikepacking poltsetan zaku vivac txikiren bat eramaten dute kirolariek, gauren batean ezin badute teilatupean lo egin, berau baliatu ahal izateko behintzat.

2020 TRANSPYRENEES LASTERKETAKO SAILKAPEN OROKORRA

  1. Oier Iturralde (EH) 2 egun, 19 ordu eta minutu bat
  2. Cristoph Fuhrbach (ALE), 2 egun, 22 ordu eta 47 minutu
  3. Joe Rass-court (UK), 3 egun, 4 ordu eta 13 minutu
  4. Irvin Dedecker (FRA), 3 egun, 5 ordu eta 48 minutu
  5. Simon De Schutter (BEL), 3 egun, 7 ordu eta minutu 1
  6. Bruno Ferraro (ITA), 3 egun, 7 ordu eta 37 minutu
  7. Benjamin Perez (SUI), 3 egun, 8 ordu eta 17 minutu
  8. Diego Martinez (ESP)
  9. Victor Jovet (FRA)
  10. Sergio Zancada (ESP)

AURTENGO EDIZIOAN IGO BEHARREKO PIRINEOETAKO MENDATEAK

COL KM COL ELEVATION
#1 12 FRARE 202
#2 18 BELITRES 165
#3 41 LLAGASTERA 459
#4 88 LLAURO 380
#5 100 FOURTOU 648
#6 156 JAU 1506
#7 174 GARABEIL 1265
#8 202 PAILHÈRES 2001
#9 222 PRADEL 1690
#10 243 SEPT-FRÈRES 1253
#11 252 MARMARE 1361
#12 319 LERS 1505
#13 327 AGNES 1570
#14 342 LATRAPE 1110
#15 367 CATCHAUDÉGUÉ 893
#16 375 PORTECH 860
#17 407 PORTET D’ASPET 1069
#18 418 BURET 590
#19 428 ARES 797
#20 463 BALÈS 1755
#21 488 PEYRESOURDE 1569
#22 506 VAL LAURON 1580
#23 535 ANCIZAN 1558
#24 569 TOURMALET 2115
#25 602 LUZ ARDIDEN 1714
#26 646 SPANDELLES 1378
#27 671 SOULOR 1474
#28 680 AUBISQUE 1709
#29 718 MARIE-BLANQUE 1035
#30 738 ICHÈRE 674
#31 766 PIERRE SAINT-MARTIN 1780
#32 804 LAZAR 1095
#33 819 LARRAU 1576
#34 842 BAGARGI 1345
#35 859 ARTABURU 1057
#36 882 ARNOSTEGI 1224
#37 918 IZPEGI 684
#38 937 OTXONDO 545
#39 983 SAN MARCIAL 220
#40 1004 JAIZKIBEL 528

TXIRRINDULARITZA