MENDIA

Mendi Tourraren estreinaldia Murgian eta Laguardian

by | 2022/04/20

Argazkiak: mendifilm

Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Murgian eta Laguardian estreinatuko da apirilaren 22an eta 23an, ondoz ondo.

Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute programazioa herri bietan. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 14. edizioko 3 film eskainiko dira. Gaitegietan, inspirazioa eta akzioa bor-bor, kalitatezko zinemagintzarekin bat: izotz eskalada, jarduera alpinoak, ur lasterretako muturreko piraguismoa, mendi zeharkaldiak eskietan…

Mendi Film Festivalek eta Ascentium kirol eta kultur ekitaldien enpresak antolatu dute Arabako Mendi Tourra aurten ere Fundación Vital Fundazioaren laguntza ofizialerekin. Martxoan Gasteizko Mendi Tourraren 10. Edizioa egin zen, eta Murgia eta Laguardia batu dira 2022ko eskaintzara. Zineuskadiz batera, Murgian Zuiako Udala, eta Laguardian, Laguardia-Biasteriko Udala dira laguntzaileak.

Arantxa Ibañez de Opacua Fundación Vital Fundazioko zuzendariak azpimarratu zuen martxoko aurkezpenean “Mendi Tourrak mendiarekin, kirolarekin, muturreko erronkekin, naturarekin eta ingurumenarekin lotutako zine ekoizpenak disfrutatzeko” ematen duen aukera. “Horregatik Vital Fundazioak gure Lurraldean burutzen den ekimen hau sortu zenetik babestu du. Aurten Vitoria-Gasteizen, Murgian eta Laguardian, geroz eta jende gehiagorengana iristeko gogoz, eta istorio apartak, emozionanteak eta inspirazio-indar handikoak eskaintzeko gogoz”.

Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zuzendariak eskerrak eman zizkion aurkezpen hartan Vital Fundazioari “hamar urtez ekitaldia babesten erakutsitako fideltasunagatik, mendizaletasunaren balio onenen parekide den fideltasuna, non konfiantzan eta esperientzian oinarritutako sokadaren eraginkortasuna gailentzen den”.

Murgia eta Laguardiako programazioa aletzerakoan, Jabier Baraiazarrak nabarmendu zuen: “haitz eta izotzezko eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, muturrekp iraguismoa… eta generoko zuzendari handiek jorratutako lanak, Ben Tibbetts, Sender Films ekoiztetxea, eta Mikel Sarasola. Ikusleek zinema onenarekin gozatuko dute beste behin”.

MENDI TOUR 2022

EGUTEGIA

URTARRILA
21 ATAUN (lehen edizioa)
24-25 DONOSTIA (11. edizioa)
28 (eta otsailak 4) ZANGOZA (8. edizioa)

 

OTSAILA
4 ZANGOZA (8. edizioa)
9-10 LEIOA (11. edizioa)
11-13 ESKORIATZA (7. edizioa)
21-22-23-24 IRUÑA (7. edizioa)

MARTXOA
1-2-4 SANTUTXU-Bilbo (5. edizioa)
7-8-9 TOLOSA (12. edizioa)
10 AGURAIN (5. edizioa)
11-13 ESKORIATZA (7. edizioa)
14-16-17-18 GASTEIZ (10. edizioa)
15-22 EIBAR (8. edizioa)
17-24 ZALDIBAR (6. edizioa)
26 OTXANDIO (2. edizioa)
31 (eta apirilak 1) IGORRE (9. edizioa)

APIRILA
1 IGORRE (9.edizioa)
8-9 HONDARRIBIA (7. edizioa)
22 MURGIA (lehen edizioa)
23 LAGUARDIA (lehen edizioa)

MAIATZA
10 ARRASATE (10. edizioa)
12 MALLABIA (5. edizioa)
19-26 ZARAUTZ (6. edizioa)
22 BERRIOPLANO-BERRIOBEITI (1. edizioa)
24 AZPEITIA (7. edizioa)

Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

Data aldaketa honek berrikuntzak ekarriko ditu, normalean igandean lehiatzen den lasterketa larunbatera pasako da eta goizean egin beharrean atsaldeko 16:00etan hasiko da