SURFA

Maialen Saez: “Ofizialtasuna eskatuta diogu Nazioarteko Surf Federazioari”

by | 2020/02/28

Argazkiak: euskalsurf.eus

Maialen Saez: ”Lehen, 1995. urterarte Nazioarteko Federazioan ginen, gero Espainiakoa sortu eta bota egin gintuzten eta iaz berriro sarrera eskatu genuen”

Usurbilen jaio eta Orion bizi da Maialen Saez. Gipuzkoako Surf Federazioko presidentea da 2016tik hona. Euskal Herriko Surf Federazioko  presidenteordea ere bada. Kalifornian izan zen Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzarekin batera, International Surfing Association (ISA) elkartearen aurrean Euskal Federazioaren sarrera eskaera ofiziala egiten.

Surf Federazioaren Batzarrak aho batez babestutako eskaera aurkeztu zuten nazioarteko erakundean. Urte bat baino gehiago pasatu da eskaera egin zutenetik, eta erantzunaren zain daude. Espainiako Surf Federazioari ere eskatu zioten elkarrekin hitz egiteko bilera bat egitea, eta erantzun ere ez diete egin. Bazekiten nazioarteko ofizialtasuna lortzeko bidea malkartsua izango zela. Ez daude amore emateko baina.

Zer da zehatz mehatz eskatu zenutena?

Jakingo duzuenez 1980. urtearen bueltan, Euskal Surf Federazioa Nazioarteko Federazioan zegoen eta euskal kirolariak euskaldun gisa aritzen ziren nazioartean. Gainera garai hartan Acero eta abarrekin munduko rankinean oso aurrean zeuden gure surflariak.

Orduan ez zegoen Espainiako Surf Federaziorik, baina 1995. urtean Espainiako Federazioa sortu zutenean Euskal Federazioa kaleratu egin zuten nazioarteko egituratik.

Guk berriro onar gaitzatela eskatu dugu. Horretarako Eusko Jaurlaritzak prestatu digun txosten juridiko batekin eta kirol honek gure herrian duen garrantzia adierazten duen bideo batekin gure ofizialtasuna onar dezatela eskatu diogu ISAri. Guk Espainiako Federazioan inoiz egon ez bagara ere, gure herria juridikoki Espainia barruan dago, eta Nazioarteko Federazioan kide bezala estatu bakoitzeko Federazio bakarra onartzen denez, beste esperientzia batzuk baliatuz (Hawaii adibidez), gonbidatu gisa onar gaitzatela eskatu dugu.

Zertan dago zuen eskaera?

Dakizun bezala jauregiko kontuak oso makal joaten dira eta zain gaude. Bestalde, badakigu gai honetan Espainiako Federazioaren iritziak garrantzi handia duela eta eurekin egoteko eskaera egina dugu. Badirudi ez diela grazia handirik egin eman genuen urratsa eta oraindik ez digute erantzun ere eman.

Eskaera egin al izateko ze prozedura jarraitu zenuten Federazioan?

Batzar bat egin genuen gai honetaz aritzeko, eta azpimarratzekoa da aho batez batzarkide guztiek bere oniritzia eman zutela. Batzarraren aho bateko iritziarekin joan ginen Kaliforniara.

Ya está en marcha la última fase de KSL

Ya está en marcha la última fase de KSL

SURFA   Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...

Share This