SURFA

Leticia Canalesek hirugarren postua lortu du Sydney Surf Pro txapelketan

by | 2020/03/17

Argazkiak: basqueteam.eus

Emaitza honi esker 6.500 puntu lortu ditu eta hamar lehenengoen artean kokatu da Qualyfing Seriesen munduko zerrendan

 

Sopelako Leticia Canales surflaria oso maila onean dabil eta orain egindako lan guztiaren uzta jasotzen hasia da, Manly Beachen lehiatutako txapelketan hirugarren postu historikoa eskuratu duelarik. Pairatutako arazo ekonomikoak eta belaunean izandako lesioek ez dute 25 urteko sopeloztar honen ibilbidea gelditu.

Leticia txapelketan sartu zen lehen kanporaketan eta lan bikaina egin behar izan du txapelketako azken fasera heltzeko, munduko 60 surflari onenen aurka, lehiaketa honetan parte hartzen duten bakarrak.

Lehen fasean Nishimoto eta Hashimoto japoniarrak gainditu eta Molly Picklumekin batera aurrera egin zuen. Bigarren kanporaketan berriz,  MacGonagle eta Bulard atzean utzi eta Leticiak aurrera jarraitu zuen Johanne Defayrekin batera. Hirugarren kanporaketan, bi australiarrekin zuen borrokan, Andrew kanporatu zuten, baina borroka gogorrena laugarren errondan iritsi zen. Leticiak Defay frantziarra gainditu zuen, CT zerrendako zortzigarrena.

Final-laurdenetan Molly Picklumen aurka aritu zen berriro, eta oraingoan ere ez zuen amore eman. Leticiak 10.00ko puntuazioarekin gainditu zuen australiarra (9.23). Finalerdian Carissa Moore hawaiiarra izan du aurkari, ASP World Tourra lau aldiz irabazi duen surflaria. Carissak 13.07 lortu du finalerdietan, eta Canalesek 9.76. Olatu faltagatik, Canalesek ez du erritmoa hartu norgehiagokaren azken unerarte eta ezin izan du finalerako txartela erdietsi. Gerora, Moorek Tyler Wright australiarra mendean hartu zuen finalean.

Surfista sopeloztarra Qualyfing Seriesen (munduko bigarren maila) sailkapen orokorraren 70. postuan hasi zuen honako txapelketa baina bertan irabazitako 6.500 puntuak baliatuta, orotara 7598 pilatu ditu eta munduko hamar lehenengoen artean sartuko da. Berarentzat da beraz, rankineko hamargarren postua, justu aurretik hawaiko Coco Ho eta Pauline Ado lapurtarra dituelarik, 7.750 punturekin berdinduak.

Tamalez, Leti Canalesek hurrengo astean Zelanda Berrian jokatzekoa zen frogan partehartzeko aukera ez du izango, Munduko Surf Federazioak koronabirusa dela eta berau bertah behera uztea erabaki duelako.

Hala ere, momentuz datorren maiatzeko El Salvadorreko txapelketa preolinpikoa bere horretan mantentzen da, non Tokio 2020ko Joku Olinpikoetarako azken txartelak banatuko diren.

SURFA

Ya está en marcha la última fase de KSL

Ya está en marcha la última fase de KSL

SURFA   Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...

Share This