FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
Larunbatean hasiko da XI. Euskal Herria Futbol Kopa 2021 edizioa
Argazkia: Iazko finala, Realaren (txapelduna) eta Athleticen artean @athletic_eus
• XI. Euskal Herria Kopa 2021 •
Abuztu honetan jokatuko da XI. Euskal Herria Kopa 2021 edizioa. Lehen partidak abuztuaren 14an jokatuko dira, eta azkena, finala, abuztuaren 29an, Zarautzen.
Bi multzo
Aurtengo edizioa bi multzotan jokatuko da. Bi multzo izango dira, bi lehiaketa paraleloen formatuan.
Halabeharrez jokatuko da horrela. Izan ere, Euskal Herria Kopan parte hartzen duten futbol talde guztiek ez dute maila bereko lehiaketetan jarduten. Eta 2021/2022 denboraldiko lehiaketak sasoi berean hasiko badira ere, joan zen denboraldia ez zuten denek batera amaitu. Hori dela eta, ezin izan da finalera iristeko egin ohi den kanporaketa sistema bakarra antolatu.
A multzoa
Lau talde arituko dira XI. Euskal Herria Kopa eskuratzeko lehian, denboraldi honetan Espainiako Lehen Mailako ligan (Liga Ellas) jokatuko duten Euskal Herriko lau taldeak hain zuzen: Real Sociedad (azken urteko txapelduna), Athletic, Eibar eta Alaves.
B multzoa
Talde honetan arituko dira Nafarroatik, Mutilvera (Mutilva); Arabatik, Aurrera de Vitoria (Gasteiz); Bizkaitik, San Ignacio (Bilbo) eta Bizkerre (Getxo); Gipuzkoatik, Añorga eta Oiartzun; eta Lapurditik, Angeluko Isatsak.
Publikoarekin jokatuko da
Iaz bezala, pandemiak baldintzatua jokatuko da XI. Euskal Herria Koparen 2021eko edizioa. Zaletuek zelaietara joateko aukera izango dute, agintariek zelai bakoitzean zelaiaren arabera ezartzen dituzten kopuruetan.
Egutegia
B MULTZOA
-
Abuztuak 14, larunbata, Mutiloabeiti (Nafarroa), 12:00 : Mutilvera – Oiartzun.
-
Abuztuak 14, larunbata, Añorga (Gipuzkoa), 18:00 : Añorga – Angeluko Isatsak.
-
Abuztuak 14, larunbata, San Ignacio (Bilbo, Bizkaia), 18:00 : San Ignacio – Aurrera de Vitoria.
[ Bizkerre, libre gelditu da lehen kanporaketan.]
-
Abuztuaren 21 eta 22an jokatuko dira bigarren kanporaketako partidak, oraindik erabakitzeke dauden dauden zelai eta orduetan.
A MULTZOA
FINALERDIAK
-
Abuztuak 22, igandea, Loinaz (Beasain, Gipuzkoa), 12:00 : Real Sociedad – Alaves.
-
Abuztuak 22, igandea, Fadura (Getxo, Bizkaia), 12:00 : Athletic – Eibar.
3/4 POSTUAK
-
Abuztuak 28, larunbata, Azkoagain (Oñati, Gipuzkoa), 18:00 .
FINALA
-
Abuztuak 29, igandea, Asti (Zarautz, Gipuzkoa), 16:00. ETB1ek zuzenean emango du.
Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
2021.08.22 12:00 LOINAZ | Reala | 3-4 | Alaves | ehkirola.eus |
2021.08.22 12:00 FADURA | Athletic | 4-0 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.28 18:00 OÑATI | Reala | 2-1 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.29 16:00 ZARAUTZ | Athletic | 2-1 | Alaves | ehkirola.eus |
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
MUTILBEITI | Mutilvera | 1-5 | Oiartzun | ehkirola.eus |
AÑORGA | Añorga | 9-0 | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
SAN IGNACIO | San Ignacio | Ø | Gasteizko Aurrera | ehkirola.eus |
San Ignacio | San Ignacio | 0-2 | Añorga | ehkirola.eus |
Oiartzun | Oiartzun | 0-2 | Bizkerre | ehkirola.eus |
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA | Bizkerre | 0-1 | Añorga | ehkirola.eus |
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Aurrera 0-Eibar 4
VIII. Euskal Herriko Futbol Kopako lehen kanporaketan, Eibarrek 0 – 4 irabazi dio Gasteizko Aurrera taldeari, atzo Olaranben (Gasteiz) jokatutako norgehiagokoan. Lehenengo faseko kanporaketa honen ostean, Eibarrek I. Multzoko hirugarren taldearen aurka egingo du, Angeluko Genêts taldearen aurka alegia.
VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Argazkia: JON URBE/ARGAZKI PRESS / berria.eus Hasi da Euskal Herriko VIII. Futbol Kopa: lehen faseko lehen kanporaketak aste honetan jokatuko dira. Lehen partida Aurrera de Vitoriak eta Eibarrek jokatuko dute, apirilaren 26an,...
[berria.eus] Sasoi honetan ere jokatuko da
Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS (Berria) → berria.eus: Sasoi honetan ere jokatuko da Sasoi honetan ere jokatuko da 2017-08-29 / Ainara Arratibel Gascon Futbol denboraldia abian den arren, herenegun jokatu zen 2016-2017ko sasoiari zegokion Euskal Herria...