OFIZIALTASUNA ORAIN

Kirol selekzio katalanen aldeko plataforma

by | 2020/01/03

Argazkia: seleccions.cat

Urte amaierarekin batera, selekzio katalanen emaitzen bilduma lana egin du Kataluniako Kirol Selekzioen aldeko plataformak

 

Kataluniako kirol selekzioen aldeko plataforma irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1998ko maiatzean jaio zen eta helburu argia dauka: Kataluniako kirol-selekzioen nazioarteko aitorpena lortzea.

Eskubide honen aldeko jarrera irmoa izateaz aparte, Kataluniako kirol federazio ezberdinei laguntza ematen lan egiten dute, selekzio katalanak ofizialki aitortzen dituen kirolen kopurua handitzeko asmoz. Gaur egun 21 kirol daude non kirolari kataluniarrak nazioarteko mailan lehiatu daitezkeen. Gainera, Kataluniako herritar gehienen babesa dutenaren ustea sendoa da , 1998an egin zen sinadura-bilketak erakusten duenez, 521.000 izan baitziren orduan jasotakoak.

Gaur egun, plataformak Kataluniaren independentzia defendatzen du, federazio guztien nazioarteko onarpena lortzeko bide eraginkorrena delako haien irudiko eta horregatik, aktiboki kolaboratzen du Kataluniako Asanblada Nazionaleko kirolarien sektorearekin.

Plataformak azken urteotan Kataluniako kirol-federazio eta elkarteen onarpen gehienak bultzatu izan ditu, bai lege aholkularitza mailan, zein maila ekonomian, eta nazioarteko harremanak elikatzen ditu. Halaber, onarpena daukaten kirolen aldeko lan mardula egiten du, hedabideetan hedatzen laguntzen du, www.seleccions.cat webgunearen bidez eta baita bere sare sozialen bitartez ere.

Urteko balorazioa:

Oraingoan, amaitu berri den urtearen balorazioa egin dute 2.019an zehar kataluniako selekzioek lorturiko emaitza nabarmenenak errepasatu dituztelarik, hala nola:

-Areto futboleko gizonezkoen selekzioak Argentina 2019 mundialean parte hartu zuen eta oso emaitza txukuna lortu zuen, seigarren postua eskuratuz, 2007ko mundialaren sailkapena hobetuz, orduan zazpigarren geratu baitzen.
-Korfbal Kataluniako selekzioa munduko txapelketa absolutuan parte hartu zuen eta hogei talderen artean hamargarrena izan zen.
-Kataluniako selekzioa, Italiako indoor Tambori mundiala 2.019ean parte hartu zuen. Kataluniako selekzioek Rovereton (Italia) jokatu zuten indoor tanbori mundiala eta emakumezkoen taldeak hirugarren brontzezko domina lortu zuen hiru partaidetzetan, eta gizonezkoak, berriz, laugarren postuan bukatu zuen.
-Kataluniak hirugarrenez parte hartu zuen Munduko Kopa batean, honakoan Errumanian, gizonezkoen 44. postua eta emakumezkoetan 40.a lortu zuelarik.
-Beach Tenniseko kataluniako selekzioak munduko txapelketako garaipena eskuratu zuen Castelldefelsen. Munduko laugarren txapela izan da honakoa (2012, 2014, 2018 eta 2019), 22 herrialdeetako 300 kirolarik parte hartu zutelarik aurtengo lehian.
-Físic-Culturisme-ko selekzioa Balma 2019ko mundialean hirugarren postua erdietsi zuen, Belgikarekin berdindua.
-BikeTrialeko selekzioak zilarrezko domina lortu zuen Txekian jokatutako munduko txapelketan abuztuan Kramolinen lehiatutako torneoan.
-Bowlingeko kataluniako federazioko bi ordezkari aritu ziren Indonesian jokatutako Munduko koparen 55. Edizioan.
-Kataluniako selekzioa Europako Twirling Federazioak antolatutako nazioarteko txapelketa irabazi zuen hirugarrenez jarraian Eslovenian.
-Pitch and putteko kataluniako selezkioak Euskal Herrian jokatutako Torneig 5 Nacions FIPPA txapelketa irabazi zuen.
-Curses per muntanyako selekzioak munduko Kopan parte hartu zuen emaitza onekin, batez ere emakumezkoen kategorietan.
-Rogaining selekzioko taldeek emaitza onak erdietsi zituzten Rogaining Mundu Txapelketan (WRC 2019).
-Nazioarteko Quidditch elkarteak Alemanian antolaturiko Joku Europarretan 9. Postua eskuratu zuen.
-Futbolean, gizonezkoen selekzio absolutoak Venezuelari irabazi zion 2-1 Gironan jokatutako partidan. Emakumezkoei dagokionez, Txileren aurka 0-0 berdindu zuten L’Hospitalet de Llobregaten.

 

Kataluniako Selekzioen emaitzen historikoa:

2019. urteko emaitzak
2018. urteko emaitzak
2017. urteko emaitzak
2016. urteko emaitzak
2015. urteko emaitzak
2014. urteko emaitzak
2013. urteko emaitzak