EUSKAL SELEKZIOA/KAYAK SURFA

Kayak surfeko Euskal Selekzioa txapeldun, Peruko munduko txapelketan

2019/07/30

(Argazkia: euskalkirola.eus)

Euskal Selekzioa kayak surfeko munduko txapelduna da, taldeko eta banakako kategorian

Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Perun. Gainera, banakako kategorian 6 urrezko domina, zilarrezko 4 eta brontzezko hiru domina irabazi ditu.

Kayak surfeko Euskal Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Huanchacon (Peru). Gainera, banakako kategorian ere ikaragarria izan da selekzioaren nagusitasuna; izan ere, sei urrezko domina, zilarreko lau eta brontzeko hiru domina irabazi ditu.

Horrenbestez, Euskal selekzioak bere seigarren garaipena lortu du munduko txapelketetan, eta kirol honetan gehien irabazi dituen selekzioa da: Bakio-Mundaka 2007, Estatu Batuak 2011, Australia 2013, Galizia 2015, Irlanda 2017, eta Peru 2019.

Gainera, banakako kategorian ere erabateko nagusitasuna izan du Euskal Selekzioak. Edu Etxebarriak, Marter kayak laburrean eta luzean, eta Iñaki Urbek, Junior laburrean eta luzean, bi urrezko medaila lortu ditu bakoitzak.

Kategoria berean ere, Ainhoa Tolosak, kaya luzean, eta Odei Etxeberriak, itsatsontzi Open luzean, ere urrezko domina eskuratu dute.

Euskal Selekzioko kirolarien banakako dominak

Ainhoa Tolosa Inda, Urrea, Women luzea

Irati Bordagarai Martija, Brontzea, Women laburra

Olatz Garmendia Enparantza, Brontzea, Women luzea

Odei Etxeberria Delgado, Urrea, Open luzea. Zilarra, Open laburra.

Txema Carreto Amantegui, Zilarra, Grandmaster laburra

Iñaki Urbe, Urrea, Junior laburra eta luzea

Peru Barandiaran Lizarraga, Zilarra, Junior luzea

Edu Etxeberria Royo, Urrea, Master laburra eta luzea

Luis Abando Urizar, Zilarra, Grandmaster luzea

Ruben del Río, Brontzea, Grandmaster laburra

Twitter

Euskal Selekzioa 2-1 Costa Rica

Euskal Selekzioa 2-1 Costa Rica

Ofizialtasunaren aldarria izan da partidaren ardatz nagusia. Bide horretan UEFAn eta FIFAn sartzeko eskabidea egiteko ordua da orain