MENDI LASTERKETAK

Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

by | 2020/03/21

Apirilaren 26an egitekoa zen hamaseigarren Aloñako Igoera atzeratu egin dute eta printzipioz irailaren 12an izango da

 

Data aldaketa honek berrikuntzak ekarriko ditu, ohikoak ez diren asteko eguna eta ordua aukeratu baititu antolakuntzak, izan ere, normalean igandean lehiatzen den lasterketa larunbatera pasako da eta goizean egin beharrean atsaldeko 16:00etan hasiko da.

Esan bezala, COVID 19ak eragindako egoeraren aurrean, Aloñako Igoerako antolakuntza taldeak, apirilaren 26an ospatzekoa zen XVI. Aloñako Igoera atzeratzeko erabakia hartu du.

Antolatzaileek onartzen dute akaso erabaki hau ez dela guztion gustukoa izango, baina azpimarratzen dute ez dela izan kapritxoz hartutako erabakia, lasterketa honen etorkizuna ziurtatzeko hartua izan den erabakia baizik.

Egoera berri honen aurrean, datozen egunetan argitaratuko dute izen emateekin loturiko informazio guztia. Bajak, diru itzulketak, izen emate berriak (egoerak hala eskatzen badu), eta abar. Izena emana duen lasterkari bakoitzak email bidez ere jasoko du informazio guztia.

Bestalde, azpimarratzekoa da ia jarraian Oñatiko Mendi Martxa izango dela, berau irailaren 19an lehiatuko baita.

XVI. ALOÑAKO IGOERA – 2020

Eguna: 2020ko Apirilak 26

Irteera: 09:00 tan Oñatiko Foru Enparantzan.

Luzera: 22,6km
Desnibel positiboa: 1868m
Gutxieneko altuera: 230m
Gehienezko altuera: 1352m
Anoa Postuak: 6
-Urtiagain-km4 (Likidoa)
-Aloña-km8 (Likido+solidoa)
-Eskista-km12 (Likido+Solidoa)
-Aginaga-km16 (Likido+Solidoa)
-Karolieta “Salditokia”-km19,5 (Likidoa)
-Helmugan-km22,6 (Likido+Solidoa)


Iazko lasterketan, Walter Becerra sestaoarrak eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak jantzi zituzten Aloñako igoerako txapelak, honela geratu zelarik sailkapena:

Gizonezkoetan:

1.- WALTER BECERRA PAEZ, 2:10:00

2.- IKER ECHEVARRIA LANDETA, 2:12:56

3.- MARTXEL BEREAU BALEZTENA, 2:15:30

Emakumezkoetan:

1.- OIHANA AZKORBEBEITIA URIZAR, 2:27:47

2.- NAHIA QUINCOCES ALTUNA, 2:39:10

3.- NEREA AMILIBIA ARRUTI, 2:49:18

2019. urteko sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...

Share This