MENDI LASTERKETAK

Igon Manzisidor eta Oihana Kortazar garaile Zaldibiako Mendi Lasterketan

2021/06/22

Igon Manzisidor debarra eta Oihana Kortazar mutrikuarra izan ziren azkarrenak pasa den igandean lehiaturiko 2021-eko Zaldibiako Mendi Lasterketan. Goizeko 9:00etan hasita, 210 korrikalarik egin zuten 27 kilometroko ibilbidea, 2.000 metroko desnibelarekin. Aralarko gainetan ibili ziren, tartean Ganboraino (1412 m.) igota.

Proba gogorra izan zen, ibilbidea lokaztua zegoen, hezetasun haundia ere pairatu zuten korrikalariek eta probaren erdi aldetik aurrera bero handia pasa zuten.Gizonezkoetan, lehia estua izan zuten Manzisidorrek eta Elejabarrietak, baina azkenean abadiñarrak arazo muskularrak izan zituen, eta minutu batzuk galdu zituen helmugan. Irteera mailakatua izan denez, Carlos Antonio Jimenez araiarrak eman zuen ezustekoa, helmugan beranduago sartuagatik, sailkapeneko bigarren postuan gelditu baitzen.

Emakumezkoetan Oihana Kortazar elgetarra izan zen azkarrena, zeina emakumezkoen marka ontzetik gertu ibili zen. Podiuma Oihana Azkorbebeitiak eta Onditz Iturbek osatu zuten.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Igon Manzisidor Arruti (Deba) 2:36:14

2 Carlos Antonio Jimenez Lozano (Araia) 2:36:41

3. Gartzen Elejabarrieta (Abadiño) 2:37:16

4 Aitor Zunzunegi Tapia (Legorreta) 2:38:31

5 Ugaitz Artola Usandizaga (Villabona) 2:39:30

6 Oier Elorza (Azkoitia) 2:43:34

7 Ibon San Miguel Olabarriaga (Lekeitio) 2:44:25

8 Iban Agirrezabala Iturralde (Berastegi) 2:44:27

9 Iker Agirregabiria Beltran de Gebara (Aretxabaleta) 2:47:10

10 Xabat Manzisidor Hermina (Azpeitia) 2:48:07

Emakumeak

1 Oihana Kortazar Aranzeta (Mutriku) 2:46:31

2 Oihana Azkorbebeitia Urizar (Abadiño) 2:53:53

3 Onditz Iturbe Arginzoniz (Igorre) 2:59:51

4 Combarieu Maud (Urruña) 3:20:52

5 Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 3:24:56

6 Nerea Amilibia Arruti (Zarautz) 3:29:51

7 Aiara Garaialde Zeberio (Segura) 3:40:11

8 Janire Lopez Irastorza (Zaldibia) 3:51:18

9 Edurne Arakistain Jauregi (Legorreta) 3:51:56

10 Maddi Arrazola (Donostia) 4:05:59

Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN

Ez gizonezkoetan, ez emakumezkoetan, ez zuten aurreneko edizioko markarik hobetu. Gizonezkoetan Iñaki Olanok (2.29.15) eta emakumezkoetan Ainhoa Sanzek (2.46.07) dituzte errekorrak.

2019ko ekainean lehiaturiko aurreneko edizioaren sailkapena:

1 Iñaki Olano Orbegozo (Altzo) 2:29:15

2 Ibon San Miguel Olabarriaga (Lekeitio) 2:29:42

3 Xabier Macias Zipriain (Iruñea) 2:35:31

1 Ainhoa Sanz Rodriguez (Urretxu) 2:46:07

2 Laida Elizegi Armendariz (Zaldibia) 3:11:07

3 Sonia Lopez Bañuelos (Ermua) 3:13:44