FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Igandean jokatuko da X. Euskal Herria Kopako finala

2020/09/21

Argazkiak: ehkirola.eus

Aste honetan jokatuko da X. Euskal Herria Kopa 2020 edizioa.
Finalerdiak asteazkenean jokatuko dira; 3. eta 4. postuetarako partida, larunbatean; eta finala, igandean.

EITBk zuzenean emango du finala.

 

Finkatuta dago X. Euskal Herria Kopa 2020 edizioaren egutegia.

Formato berria izango du Covid-19 pandemiaren eraginez futbolaren mundua egokitu beharra izan duenez, baina dagoeneko martxan dago.

Bestela ere, ateak itxita jokatuko dira partida guztiak, Covid-19 pandemiari aurre egiteko osasun protokolo zorrotzarekin.

X. Euskal Herria Kopa 2020

Aurtengo kopak bi fase izango ditu.

Lehenengoan, X. Euskal Herria Kopa 2020 jokatuko da. Athletic, Eibar, Osasuna eta Realaren artean jokatuko da. Aste honetan jokatuko da.

Bigarren fasean, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa Garaiko eta Lapurdiko taldeak arituko dira, XI. Euskal Herria Kopa 2021 edizioko sailkapen fase modura. Hau da, fase honetako garaileak sailkatuko dira hurrengo edizioaren fase finalean aritzeko. Irailaren amaieran hasiko da eta urriaren 11 baino lehenago amaituko da, partida guztien egutegia ixteko xertzelada batzuk falta badira ere.

X. Euskal Herria Kopa 2020. Finalerdiak

Finalerdiak biak asteazkenean jokatuko dira, irailak 23an.

AthleticEibar, Lezaman jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan.

RealaOsasuna, Zubietan jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan.

X. Euskal Herria Kopa 2020. 3/4 postuetarako partida

Kopako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko da finalerdietan aurrera egiten ez duten talde bien artean.

Larunbatean jokatuko da, irailak 26, arratsaldeko 17:30etan, Errenteriako Fanderia futbol zelaian.

X. Euskal Herria Kopa 2020. FINALA

Finala jokatuko da finalerdietako garailen artean.

Igandean jokatuko da, irailak 27, arratsaldeko 16:00etan, Amorebieta-Etxanoko futbol zelaian.

ETB1 telebista kateak zuzenean eskainiko du finala.

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:00 ZUBIETA
Reala
2-0Osasunaehkirola.eus
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:30 LEZAMA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2020.09.26
15:30 ERRENTERIA
Eibar0-3Osasunaehkirola.eus
[FINALA]
2020.09.27
16:00 AMOREBIETA-ETXANO
Athletic0-0 (7-8 p.)Realaehkirola.eus

Aurtengo 2. fasea

Aurtengo 2. fasea errealitatean XI. Euskal Herria Kopa 2021 edizioaren lehen sailkapen fasea izango da. Izan ere, bertako garaileak sailkatu egingo dira XI. Euskal Herria Kopa 2021 edizioren fase finalean jokatzeko.

Jokatu aurten egingo da. Covid-19 pandemiaren kontuak egutegi guztiak baldintzatu egin du, baina Euskal Herria Kopa berez zabalik dago Euskal Herriko lurralde guztietako taldeak jokatzeko, eta guztien parte hartzea nolabait bermatze aldera, antolaketa eta kluben artean aukeratu egin da formato hau, aurten jokatu eta aurrera begira jarraitzeko.

Fase honetan parte hartuko dute Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa Garaia eta Lapurdiko futbol talderik onenak

Kluben aurredenboraldiko egutegia kontutan izanda, fase hau irailaren azken astean hasi eta urriaren 11 baino lehenago amaituko da.

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa