FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Igandean, Athletic-Osasuna

by | 2020/02/11

Athletic-Osasuna jokatuko da igande honetan, otsailak 16, arratsaldeko 18:30etan, San Mames futbol zelaian. Bizkaiko eta Nafarroa Garaiko talde bien arteko partida IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamalaugarrena izango da, hau da, bigarren bueltako laugarrena.

Egun berean, igandean, IV. Euskal Herria Txapelako beste partida bat ere izango dugu: Eibar-Reala, arratsaldeko 14:00etan, Ipurua futbol zelaian.

Osasunaren eta Athleticen arteko lehen bueltako partida azaroaren 24an jokatu zen eta partida hartan bizkaitarrek 1-2 irabazi zuten Sadar futbol zelaian jokatutako lehian. Eta une honetan, sailkapenari begiratua, Athletic bigarren dago sailkapenean, 10 punturekin, eta Osasuna, laugarren, 4 punturekin, partida bat gutxiago jokatuta baina.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Sailkapenean, beraz, IV. Euskal Herria Txapelaren hamabi partida jokatuta, Reala dago buruan, hamabi punturekin. Bigarrenari, Athletici, puntu bi ateratzen dizkio, joan zen igandean Anoeta futbol zelaian Athletic 2-1 garaitu ondoren. Hartara, Athleticek 10 puntu ditu bigarren postuan. Biak ala biak bigarren bueltari goiko lekuetatik begiratuko diote, finala jokatzeko lekuetatik alegia. Hirugarrena, Alaves, 6 punturekin orain, joan zen igandean Mendizorrotzan Eibar 2-1 gainditu ondoren. Gero dator Osasuna, laugarren postuan, 4 punturekin, baina gainerako guztiek baino partida bat gutxiago jokatuta. Eta azken lekuan, Eibar, 2 punturekin.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, lehiaketako hamabosgarren jardunaldia, hurrengo astean jokatuko da, otsailaren 23an, igandean, arratsaldeko 14:00etan, Mendizorrotzan: Alaves-Athletic.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna

Reala-Osasuna, otsailaren 10ean

Reala-Osasuna, otsailaren 10ean

VIII. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida izango da. Hurrengoa, Osasuna-Alaves, martxoaren 3ko asteburuan jokatuko da

Athletic 2-1 Reala

Athletic 2-1 Reala

VIII. Euskal Herria Txapelaren zazpigarren partida izan da. Hurrengoa, Reala-Osasuna, otsailaren 11ko asteburuan.

Reala 1-1 Alaves

Reala 1-1 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren seigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Reala, urtarrilaren 13an.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna