FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Igandean, Alaves-Athletic

by | 2020/02/18

Igande honetan Alaves-Athletic partida izango dugu IV. Euskal Herria Txapela aurtengo lehiaketan. Denboraldiko hamalaugarren partida izango da, Eibar-Reala atzeratu ondoren. Norgehiagoka Mendizorrotzan jokatuko da, igandean, 14:00etan.

Lehen bueltako partidan, irailaren 23an, Ahtleticek 2-0 irabazi zion partida Alavesi,   Raul Garciak eta Williamsek sartutako golekin.

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA156501158
2ATHLETIC10731386
3ALAVES96303811
4OSASUNA7521298
5EIBAR26024310

Oraingo sailkapenari begiratuta, bigarren bueltako hiru partida jokatuta, Reala dugu buruan, hamabi punturekin. Bigarrenari, Athletici, puntu bi ateratzen dizkio, partida bat gutxiago jokatuta baina. Biak ala biak txapelketako finala jokatzeko portuetan daude, baina atzetik datozenei begiratu beharko diete. Izan ere, hirugarrena, Osasuna dago, zazpi punturekin Athletic San Mamesen garaitu eta gero, partida bat gutxiago jokatuta beti ere.

Alaves ere ez dago oso urruti. Sei puntu ditu orain eta aukerak badituela esan dezakegu. Beste gauza bat da Eibar, Euskal Herri Txapela aurreko edizioaren txapelduna, alegia. Bi puntu bakarrik ditu tarde armaginak, eta gora begiratuta aldapa handia ikusten da lehen postu haietara iristeko.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, Eibar-Reala izan daiteke, hainbat medioetan zabaldu bezala martxoaren 10ean jokatzen bada.
Horren ostean, hamaseigarren jardunaldia, beraz, Reala-Osasuna, martxoaren 15eko asteburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke daude eta.

Reala-Osasuna, bertan behera

Reala-Osasuna, bertan behera

Bertan behera gelditu da Reala-Osasuna, zein martxoaren 21ean jokatzeko ziren Alaves-Reala eta Eibar-Athletic. Ikusteko dago horren ondoren zer egingo den

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, martxoak 15, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatuko da, koronabirusa dela eta

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA156501158
2ATHLETIC10731386
3ALAVES96303811
4OSASUNA7521298
5EIBAR26024310
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14Reala
Osasuna
2020.06.17Eibar
Athletic
2020.06.18Alaves
Reala
2020.06.24Alaves
Osasuna
2020.07.01Eibar
Osasuna
Share This